BIZIPENEN IBILBIDEAN ZAIN DAUZKAZUN LILURA NATURAL GUZTIEZ BETE-BETEAN GOZATU NAHI BADUZU, BURUA ETA BIHOTZA ZABALIK ERAMAN BEHAR DITUZU BIDAIA ZORROAN. ARABAKO MENDIALDEAN, ARABAKO LAUTADAN, GASTEIZKO KUADRILLAN ETA ZUIA-GORBEIALDEAN, NATURAREKIN ETA ZURE BURUAREKIN OSO-OSOAN BAT ZATOZELAKO SENTSAZIOA IZANGO DUZU.

Autoz mugitu arren, ibilbidea Vasco-Navarro trenbidearen antzinako bidearekiko paraleloa da. Izan ere, Gasteizko Olaranbe pasabidea ireki eta gero, lurralde osoa zeharka daiteke, bizikletaz edo oinez, Nafarroatik Gipuzkoara. Ez baztertu aukera hori, Arabako bazter jator eta gogoragarrietara eramango baitzaitu.
Ibilbidea Arabako Mendialdeko kuadrillan hasten da, hots, Arabako lurraldean, xendazaletasunaren eta mendiko bizikletaren sorterrian. Antoñanan, interpretazio zentroak beso zabalik hartuko zaitu ibilbidearen barruko lehen jomugari ekin baino lehen: Vasco-Navarro trenbidearen bide berdea (1) . Ibiltzen hasteaz batera, berehala antzemango duzu beharrezkorik ez den guztiaz erantzita dagoen leku batean zaudela, lasaitasunez egoteko eta gozatzeko leku batean, alegia. Presta zaitez bizipenez blai egiteko. Gogarte sakonak azalera ekartzen dituzten eite naturalez bete egin ondoren, Bakardadearen baseliza aldendura joan zaitezke edo, bestela, antzinako tunel zaharberrituetatik paseatu eta Maeztura heldu, eta han, indarrak berritu.

Egunean bizi izandakoak oraindik ere buruan darabiltzazula, bazkalondo atsegina egin ondoren, joan zaitez Gasteizera. Eta bidean, Kutzemendiko gain ezaguna bidelagun hartuta, Gasteizko Eraztun Berdearekin bat egingo duzu. Eraztuneko harribitxietako bat hauxe dugu: ATARIA – Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa (2) . Hango eraikin deigarria inguruko hezeguneen goraipamen garbia da. Eraikina zerbitzuz ongi hornituta dago, eta barruko erakusguneak udalerriko balio naturalen eta biodibertsitatearen nahiz ondare naturalaren garrantziaren berri ematen du. Begiratokitik, irudi zoragarriez gogoratu eta erraz ulertuko duzu Gasteiz zergatik den Europako hiriburu berdea merezimendu osoz eta zergatik eskuratu duen Biosphere ziurtagiria. Hala ere, Euskadiko hiriburuak beste bizipen anitz ere eskaintzen ditu. Ilargia lekuko, giroa eta gastronomia nagusi dira kaleetan, bai Erdi Aroko almendraren barruan, bai zabalgunean, bai goraka ari diren auzoetan.

Hurrengo goizean, Uribarri-Ganboa urtegira (3) bidean, ia-ia Eraztun Berdeari agur esateko denborarik hartu gabe, Zuia-Gorbeialdea kuadrillarekiko muga zeharkatuko duzu. Hartu astia urtegiaren perimetroa egiteko eta natura olerkiz janzten den inguruez gozatuko duzu. Ibilbide lasaia non amaitzen den, bertako gutizia gastronomikoak dastatu ahal izango dituzu Uribarri-Ganboa, Landa edo Marietako establezimenduetan.

Arratsaldean, urtegiaren ertzean, egun horretako bigarren helmugara iritsiko zara, Arabako Lautadako kuadrillako lurraldean: Garaioko parkea eta Mendixurreko parke ornitologikoa (4) . Bizikleta aloka dezakezu bi parke horietatik zehar ibiltzeko. Garaio, Gasteizko ur gezatako hondartza, agertoki bukolikoz beteriko parkea da eta bizipen gozoak eskainiko dizkizu pantalana zeharkatzean edo hango ur erlaxatzaileetan bainua hartzean. Bandera Urdina eskuratu duten hondartza horietatik nahikoa hurbil, Mendixurreko parke ornitologikoa dago. Parkea azaleko ur ingurunea da, nazioarteko garrantzia daukan Ramsar hezegune sailkatu dute eta Natura 2000 sarearen barruan jasota dago.
Biodibertsitatearen opari bikaina, parkea hegazti migratzaileen habitat hobezina da halakoak ikusteko aparta. Gaua etorrita, bilatu aterpea eta gozatu aparteko bizipen gastronomiko batez zeinahi jatetxe, aterpetxe, nekazaritza turismoko establezimendu edo hoteletan, batez ere, Murgian, Legution eta Elosun.

Hurrengo egunean, lotu Urrunagatik hurbileko bidezidorrari Elosura joateko. Han, Olleriasko Euskal Buztingintza Museoa (5) , duzu, arte bilakatutako lanbidearen historia biltzen duen gunea. Museoaren erakusketa baliotsua nabarmendu behar dugu, XV. mendeko aleak dituela, eta XVIII. mendeko labea, historia monumentutzat sailkatutakoa. Blanca ere, bertako anfitrioi kartsua, aipatu behar dugu, museoaren historia eta bilakaera gogo onez kontatzen baitizkie bisitariei.

Arratsaldean, naturaren deiak Urrunagako urtegi hurbilera eramango zaitu berriro ere. Gidatu ezazu Ardoaren eta arrainaren ibilbidearekiko paralelo, harik eta Albinako urtegira heldu arte. Bizkaiko lurraldearekiko iparraldeko mugan, ibilbidearen azken helmuga dugu, Hontza Extrem abentura parkea (6) . Aurre egin zure beldurrei eta igo zaitez parkeko zuhaitzetara edo jolasean ibili zubi tibetarren zirkuituetan, tirolinetan eta enbor kulunkarietan. Egiatan, amaiera bikaina naturarekiko bizipenez betetako bidaiari agur esateko.

Joatean, bizi izandakoak oraindik ere gogoan dituzula, jabetuko zara dagoeneko Araba zure iruditerian txertaturik dagoela. Berriro ere bizi nahi izango zenituzkeen esperientzien zakuan gordeta. Laster arte.

Vasco Navarro Trenbideko Ibilbide Berdea
ATARIA, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa
Ullibarri-Ganboako Urtegia
Garaioko parkea eta Mendixurreko parke ornitologikoa
Olleriasko Euskal Buztingintza Museoa
Hontza Extrem abentura parkea