Artziniega eta Guardia (2) herriek Arabako lurralde historikoaren muga geografikoak ixten dituzte iparraldetik eta hegoaldetik, hurrenez hurren. Bien artean ehun kilometro baino zertxobait gehiago dagoen arren, kultura eta historia partekatzen dute: ondo baino hobeto zaindutako Erdi Aroko hiriguneak, defentsarako dorre eta harresiak, eta kalitate handiko ardo bihurtzen diren mahastiak.

Bi udalerri horietara joanez, bisitariak aukera aparta izango du ondare oparoagatik ezagunak diren Arabako beste herri eta hiribildu harresidun batzuk ezagutzeko, besteak beste: Gatzaga Buradon, Labraza (3) , Antoñana (4) y eta Urizaharra (5) . Gasteizko (6) , hiria ere Erdi Aroko ibilbide horretan sartu behar da nahitaez.

Mahastien eta harresien artean kotxez egiteko hiru ibilbide proposatzen dizkizuegu, Erdi Aroarekin loturiko herriak eta intereseko beste gune batzuk ezagutu ditzazuen, hala nola, Gatz Harana (7) , Santa Katalinako Lorategi Botanikoa (8) , Alaitzako eta Gazeoko horma-pintura gotikoak (9) , eta Trebiñuko Konderriko eliza erromanikoak.

Agur esateko ordua iritsi da. Bueltako bidean irribarrez zaudela konturatzen bazara, berriro elkar ikusiko dugula esan nahi du. Laster arte.