Natura maite dutenek gure lurraldea miresten dute, eta arrazoi dute. Ia-ia Arabaren azaleraren hiru laurdenek babes motaren bat dute beren biodibertsitatearen aberastasunarengatik, beren paisaiarengatik edo beren bitxitasunarengatik (Natura sarea, parke naturalak, biotopo babestuak, Ramsar hezeguneak, etab.).

Arabako bost parke naturalak errealitate horren erakusgarririk handiena dira. Parke Natural horiek norberaren kabuz edo gidatuta basoez, haitzez, mendiez, haranez, faunaz eta floraz gozatzeko azpiegitura bat dute, baita jardueren programa bat ere. Informa zaitez eta ezagut itzazu parkeen altxorrak. Itzuliko zara.