Aiarako Mendi Lasterketa - arabaturismo
Eduki publikatzailea
Aiarako mendi lasterketa
Aiara eskualdean urtero lau mendi lasterketa egiten dira. Herri lasterketa horiek ehunka zaletu erakartzen dituzte haranetik, Arabako gainerako aldeetatik eta probintzia mugakideetatik.
ARTZINIEGAKO TURISMO BULEGOA
Arteko Aldapa 12
01474 Artziniega
Kirolariek hainbat udalerritako lurraldean egiten diren probetan parte hartzen dute, batik bat Laudion, Amurrion eta Aiaran, zonalde horretako natur ingurune pribilegiatua aprobetxatuz.
Ekitaldi hori urte bakoitzean data diferenteetan egiten da, beti asteburuetan egiten delako.
Informazio gehiago
Lasterketei buruz informazio gehiago lortzeko (Ordutegia, izenemateak, etab.), jarri harremanetan eskualdeko turismo bulegoekin.
Kokalekua
Aiara eskualdea Arabako lurralde historikoaren iparraldean dago. Herri nagusiak Laudio, Amurrio, Artziniega eta Aiara dira, eta bertara heltzeko ibilgailu partikularra nahiz garraio publikoa erabil daiteke