Araba: Domu Santuaren zubia igarotzeko aukerarik onena - arabaturismo
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Urteko zubirik beldurgarriena dator: Halloween gaua eta Domu Santu eguna. Hiriak misterioz, beldurraz eta festaz beteko dira. Askok, bidaiatzeko, deskonektatzeko eta gabonei begira energia berrituekin itzultzeko aprobetxatzen dituzte egun hauek. Oraindik ez badakizu zer egin egun hauetan, Araba bisitatzeko lau ideia emango dizkizugu:
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia
Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 47. edizioa ospatuko da Gasteizen urriaren 1etik abenduaren 4ra. Estatuko eta nazioarteko 34 ikuskizunez osatutako ekitaldi honetan, txikiek: zirku, dantza, txotxongilo eta pailazoez gozatzeko aukera izango dute; helduek, aldiz, antzerkia eta arte eszenikoen magiaz. Plan ezin hobea da artea eta kultura bultzatzeko zure oporretan.
Argazkia: Nazioarteko Antzerki Jaialdia
Añanako Gatz Harana
Araban dauden plan ugarien artean, Añanako Gatz Harana beti izaten ohi da bisitarientzako lehen aukera. Izan ere, munduko gatz-fabrika zaharrenetako bat da 6.500 urte baino gehiagoko historiarekin. Europako lehen ‘Munduko Nekazaritza Ondarearen Sistema Garrantzitsua’ gisa aitortua izan da. Gatz Haranak esperientzia ugari eskaintzen ditu: spa-gazia, iturburuak, gatza egiteko tailerra edota bisita gidatuak. Bisita amaitzean, herritik paseatzeko eta bertako gastronomia zoragarriaz gozatzeko aukera izango duzu zure oporrei amaiera bikaina emateko.
Gasteizko horma-irudien ibilbidea
Zubi honetan Gasteizko kaleetan zehar galtzea beste aukera zoragarri bat da. Erdi Aroko hiriguneko fatxadetan aurkituko dituzu margotutako artelan ugari eta horietako bakoitzak zer irudikatzen duen jakiteko, Gasteizko Udalak ibilbide gidatuak egiten ditu. Obra horiek ezkutatzen dituzten istorioak ezagutzeko aukera izango duzu alde zaharreko kaleak zeharkatzen dituzun bitartean.
Abentura-parkeak
Oporrei adrenalina pixka bat bat eman nahi badiezu, Otxandiora edo Sobronera joan zaitezke. Bertan, erronkaz beteriko abentura-parkeak aurkituko dituzu. Sareak, sokak, eskailerak, zubiak eta tirolinak… zirkuituak osatzeko gainditu beharko dituzun erronketako batzuk dira. Gainera, Sobron parkean kayakean, zaldiz, paintballean eta arku-tiroan jarduerak egiteko aukera ere baduzu. Inor gera ez dadin Arabako herri horiek eskaintzen dituzten abenturez gozatu gabe.
que tipo de viaje
Aztertu zure interesak Araban
Ez daude bi bidaiari berdin. Batzuek natura bilatzen dute, beste batzuek jaialdiak. Edozer gauza interesatzen zaizula ere, deskubritu zure plan perfektua.
IKUSI PLAN GUZTIAK