Artium - arabaturismo
Eduki publikatzailea
ARTIUM Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa
Artium, museoa eta kultura-jardueren zentroa da, eta alde horretatik eredugarria da egungo sorkuntzaren esparruan ondareari dagokionez eta jakintza hedatzeko egiten duen lanagatik.
Ordutegiak eta xehetasun gehiago ikus ditzakezu esteka honetan:
2002ko apirilaren 26an inauguratu zen. Orduz geroztik, erakusketa-programa aberatsa garatu du, nazioarteko artista ugariren parte-hartzearekin, eta baita kultura garaikidearekin (zinema, musika, hitzaldiak, ikastaroak, mintegiak, arte eszenikoak…), hezkuntzarekin eta egungo artea zabaltzearekin zerikusia duten kultura-jardueren agenda trinkoa ere.
Hala ere, Artiumen historia joan den mendearen azken laurdenean hasi zen. Garai hartan, Arabako Foru Aldundiak gaur egun bilduma osatzeko lehen urratsak egin zituen. Gaur egun, Artiumen bilduma 3.000 artelanek baino gehiagok osatzen dute, margolanetatik hasita multimedia instalazioetaraino.
Museo-zentro horren bilduma iraunkorra euskal eta espainiar arte garaikidearen bildumarik onenetako eta garrantzitsuenetako bat da.
Erdi Aroko Hirigunearen kanpoko mugan dago, Arkeologia Museo berritik eta Fournier karta Museotik oso hurbil.
Tarifas
Tarifak
OROKORRAK
Tarifa orokorra: 6 €
14 urtetik beherakoak: Sarrera doan
BESTE TARIFA BATZUK
Zuk nahi duzuna tarifa:
Urteko asteazken guztietan eta erakusketa bat inauguratu eta hurrengo asteburuan
Ikasleak, langabetuak, erretirodunak eta 14 urtetik beherakoak, urte osoan
Zuk nahi duzuna tarifa: zure esku dago ordaintzen duzun eta zenbat.
Emandako guztia programak garatzeko eta Zentro-Museoa mantentzeko erabiliko da.
Urteko txartela: 10 €
Erosten den egunetik aurrera urtebetez erakusketak ikusteko aukera ematen du.
Taldeak:
Bisitaldi gidatuak: 73,00 €, sarrera barne. Talde bakoitzeko gehienez 25 lagun.
- Artium, WiFi gunea (doako zerbitzua)
- Audiogida doan, Zentro-museorako sarrera-txartelarekin (audiogiden kopurua mugatua da)
- Museoko aretoetara sartzeko haur kotxeak eta aulki gurpildunak eskura jartzen ditu museoak. Horiek jantzitegian eskatu ahal dira.