Eduki publikatzailea

BIBAT Fournier Karta Museoa

Arrieta-Maestu Jauregian edo Bendaña Jauregian dago Arabako Fournier Karta Museoaren bilduma.

INFORMAZIO GEHIAGO

ARABAKO BIBAT FOURNIER KARTA MUSEOA

   Aiztogile kalea, 54
   01001 Gasteiz

 +34 945 203 700

 +34 945 203 707

Ordutegiak eta xehetasun gehiago ikus ditzakezu esteka honetan:

BIBAT FOURNIER KARTA MUSEOA  BIBAT FOURNIER KARTA MUSEOA

Heraclio Fournier karta-enpresaren sortzailea hil ondoren, haren biloba Felix Alfaro Fournierrek karta-fabrika kontrolatu zuen. Bildumagile gisa zuen grinak, fabrikatzaile gisa zuen kezka profesionalarekin batera, bilduma honen hastapenak eragin zituen, hainbat erosketa eta dohaintzari esker haziz joan dena.

Garrantzi handikoa izan zen Thomas De La Rue bilduma 1970ean enkante batean erosi izana, ordura arte Britainiar Museoan egon zena. Erosketa horrekin, Europan kontserbatzen diren karta zaharrenetako batzuk lortu zituen bildumak.

Bendaña jauregia

Arrieta-Maestu jauregia edo Bendaña jauregia Gasteizko Erdi Aroko hirigunearen ekialdean dago. Juan López de Arrietak 1525ean eraikiarazi zuen Maestu familiaren Erdi Aroko dorre zaharraren orubean, eta 1560ra arte luzatu zen haren eraikuntza.

Hiru solairuko eraikina harlanduzkoa da, eta oinplanoa eta apaindura errenazentista ditu, batez ere patioko arkudun galerietan.

Jauregiak gotiko berantiarreko elementu batzuk gordetzen ditu oraindik, hala nola fatxada nagusiko arku zorrotzeko portada eta eskailera gaineko ganga izartsu oktogonala.

Fatxada nagusiko dorre borobila jauregiko jabeen nabarmenkeria ukitua da.

Erakusketa iraunkorra

Arabako Fournier Karta Museoko erakusketak ibilbide historiko, tekniko eta tematikoa eskaintzen du XV. mendetik gaur egunera arteko karten bilakaeran zehar.

 

Gaur egun 20.000 ale baino gehiago ditu, eta horien artean bost kontinenteetako, garai guztietako eta estilo guztietako karta-sortak daude, gai ugari erakusten dituztenak eta historiaren eta artearen ikuspegi liluragarria eskaintzen dutenak.