Eduki publikatzailea

Birding

Birding

Espainian erregistratuta dauden hegaztien erdiak baino gehiagok gure zeruak zeharkatzen dituzte urteko une batean edo bestean, eta Arabako medi eta haranak talaia apartak dira hegazti horiek behatzeko. Gainera, sai arrek, sai zuriek eta antzeko espezieek hemen Europako populaziok onenetako bat dute.

Arabak hegaztien sei behatoki dauzka, turismo-zerbitzu bikainekin (interpretazio-zentroak, seinaleztatutako bideak, eta arreta pertsonalizatua birdingaren zaletuentzat): Valderejo, Salburua, Ullibarri-Ganboako urtegia, Izki, Hegoaldeko Mendilerroak eta Guardiako aintzirak. Gune horietako bakoitzak ezaugarri eta berezitasun propioak dauzka.

birdging

Izkiko Parke Naturalak baso zabalak, mendiak, trokak eta hezeguneak gordetzen ditu, batere nabarmenak ez diren lekuak, sai arrea edo arrano beltza behatzeko; dena dela, parkeko izarra okil ertaina da, eta benetako erronka da bai hura behatuz gozatzen dutenentzat bai haren kontserbazioaren ardura dutenentzat, haren hazkuntza-eremuen lasaitasuna babestu eta zaindu behar duten heinean.

Okil ertaina deskubritu nahi dutenek ibilbide ornitologikoei buruzko informazioa eskura dezakete Izkiko Parketxean, Korresen.

Ullibarri-Ganboako urtegia, Gasteizetik oso hurbil, interes handiko beste gune bat da. Bertan hainbat espezieren bizitza behatu ahal dugu, adibidez kopetazuri, murgil eta txilinportena, edo koartza gorriarena ere bai. Mendixurreko Parke Ornitologikoa da hegaztiak ikusteko gune nagusia, eta bi bidezidorrek bi behatoki egokitutan sartzeko aukera ematen dute.

 

Kokalekua

 

Sei birding gune horiek Arabako beste hainbat eskualdetan daude; bertara heltzea erraza da Errepideen Foru Sarea erabiliz. Gune horien kokalekuak mapa honetan kontsultatu ahal dira.

Estekak

 

Birding Euskadin

 

birding

Informazio gunea

ATARIA, CENTRO INTERPRETACION HUMEDALES DE SALBURUA 

Paseo de la Biosfera 4, Vitoria-Gasteiz

 

945 254 759

 

GUARDIAKO TURISMO BULEGOA 

Kale Nagusia, 52 (Garcetas etxea), Guardia

 

945 600 845

IZKIKO PARKETXEA

Korres

 

945 410 502

 

CASA PARQUE DE VALDEREJO

Lalastra

 

945 353 146

CENTRO DE INFORMACIÓN DE ULLIBARRI-GAMBOA

Parque Provincial de Garaio

 

695 782 498

 

PARQUE ORNITOLÓGICO DE MENDIXUR

Mendixur-Garaio

 

695 782 498