Breadcrumb

Eduki publikatzailea

ARABAKO PLAZETAN
ARABAKO PLAZETAN
2021-06-01

Arabako plazetan, Circuito de artes de calle de Álava delakoaren bigarren edizioak 33 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko beste hainbeste udalerritan, eta 21 konpainia arituko dira maiatzetik irailera bitartean.

Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak, udal bakoitzak eta Artekale Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkarteak (arte eszenikoen profesionalen elkartea) antolatzen dute.

Artekale 2004an sortu zen, kale-arteak euskal lurraldean balorizatzeko, sustatzeko eta zabaltzeko asmoz. Izaera berezia eta bakarra du, sektoreko hainbat profesionalek bat egiten baitute bertan: artistak, jaialdiak eta banatzaileak. Guztiak kaleko artea duintzeko helburuarekin.

Programa honen helburuen artean, lurraldean arte eszenikoak zabaltzea eta sustatzea dago, eskaera berriak kontuan hartuz eta eraginez, kaleko arteen ikuskizunen eskaintza herri guztietara helaraztea eta tokiko sorkuntza sustatzea arte eszenikoen esparruan, Arabako konpainiei erakusketa-aukerak irekiz.

Aurten bada berrikuntza garrantzitsu bat, Zirkuituak izen propioa izango baitu aurrerantzean: Arabako Plazetan, eta, horretarako, datozen urteetan Zirkuituarekin batera joango den irudi bat diseinatu da. 2021eko edizio honetako irudia eta kartela Vitoria-Gasteizko zero kilometroko konpainia batek sortu ditu.

 

Informazio gehiago >

que tipo de viaje

 

 

Aztertu zure interesak Araban

Ez daude bi bidaiari berdin. Batzuek natura bilatzen dute, beste batzuek jaialdiak. Edozer gauza interesatzen zaizula ere, deskubritu zure plan perfektua.

 

IKUSI PLAN GUZTIAK
Planes en la naturaleza

NATURA

 

Planes culturales y tradiciones en Álava

KULTURA

 

Festivales en Álava

JAIALDIAK

 

Planes de museos en ÁLava

MUSEOAK

 

Ir de compras en Álava

EROSKETAK

 

Conde comer en álava

GASTRONOMIA

 

Rutas de senderismo en Álava

MENDI-IBILI

 

Patrimonio cultural en Álava

ONDAREA