Artzain Eguna: gaztari omenaldia - arabaturismo
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Gazta Amurrioko produkturik garrantzitsuenetako bat da. Artzain Egunaren XXVIII. edizioa hileko hirugarren igandean ospatuko da, irailaren 18an. Ospakizun hau artzaintzaren sektoreari bultzada bat emateko sortu zen. Horretarako, Idazabal Jatorri Deiturako gazta lehiaketa eta gazta honen dastaketak bultzatu ziren.
Egun honetan Amurrio erakusleiho bihurtuko da non bisitariek inguruko artzaintza lanak nola egiten diren ikusi ahal izango dute. Artzainei omenaldi bat egingo zaie eta hainbat erakusketak egongo dira: artilea nola egiten den, lurra nola mantentzen den eta ardi artalde onenen erakusketa. Gainera, eta artzainatik datozen produktuak dastatu ahal egingo dira.
Artzain egunaren ospakizuna larunbatean hasiko da kanpai kontzertu batekin. Igandean, IX. gazta lehiaketa ospatuko da Juan Urrutia Plazan eta gazta egiteko prozesua nola den azalduko dute. Horrez gain, ohiko eta Zelanda Berriko ardien ilea murrizteko erakustaldia egingo da, eta ondoren, ardi latxatik etorritako produktuak dastatu ahal izango dira. Azkenik, artzain arabarrei sariak banatuko dizkiote eta artzain txakurren XVIII. erakustaldia ospatuko da.
Ikusi egitarau osoa hemen.
Sekulako plana Amurrioko artzaintza-lan tradizionalak ezagutzeko eta eskualdeko gaztarik onenetako bat dastatzeko.
que tipo de viaje
Aztertu zure interesak Araban
Ez daude bi bidaiari berdin. Batzuek natura bilatzen dute, beste batzuek jaialdiak. Edozer gauza interesatzen zaizula ere, deskubritu zure plan perfektua.
IKUSI PLAN GUZTIAK