Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Vendimia Rioja Alavesa
Barrutik bizi mahats bilketaren jaia
2022-09-13

Barrutik bizi mahats bilketaren jaia

 

Arabako mahats bilketaren jaia 1994tik egiten den ekitaldia da. Lehenengo urtean, Laguardiako hiribilean ospatu zen, baina urtero Arabako Errioxako herri bat bihurtzen da anfitrioi. Aurten irailaren 18an izango da, Lantziegon. Ekitaldi hau, Arabako Errioxako Kuadrilak bere produktu garrantzitsuena ezagutarazi egiteko sortu zen: ardoa. Ospakizunak aurrera egin du eta ekitaldi jendetsu batena bihurtu da; hor ardoaren garrantzi ekonomiko eta kulturala ezagutarazten da.

Argazkia: Arabako Errioxako jaiak

 

Mundu guztia ekitaldi honetara joan dadin, autobus zerbitzua jarri da Bilbotik eta Gasteiztik. Autobus txartelak iralaren 15era eros daitezke 17:00ak baino lehen. Jaien egitaraua ofizialean edo https://www.tellevamos.eus/eu/ webgunean kontsulta ditzakezu autobusen ordutegiak.

Eguna goizeko 10:00etan hasten da Arabako Errioxako dantza taldeen emanaldiarekin. Jarraian pregoia Pou anaiekin hasiko da mundu osoan zehar ezagunak diren eskalatzaile eta alpinista batzuk. Beraiek hasiera emango diote mahats zapalketaren jaiari. Jaietako egitaraua Arabako Errioxako ardoak dastatzeko aukera, aizkolarien txapelketa, pilota partidak, musika eta kalejira, txikientzako ekintzak eta artisau produktu tipikoak eta Labeldun nekazaritza produktuak ere eskaintzen du.

Gehien espero den ekitaldietako bat ardo lehiaketaren sari banaketa da. Errioxako jatorri-deitura duten ardo guztientzako lehiaketa da: Beherea, Garaia eta Arabako Errioxa parte hartzen dute. Lehiaketa honek hain garrantzitsua dela eta, urtetik urtera gero eta upeltegi gehiago hartzen dute parte lehiaketa honetan. 

Hau guztia, Mahats Bilketaren Jaia ekitaldi garrantzitsu eta dibertigarri batean bihurtzen du, beste herriko bisitari askorekin.

que tipo de viaje

 

 

Aztertu zure interesak Araban

Ez daude bi bidaiari berdin. Batzuek natura bilatzen dute, beste batzuek jaialdiak. Edozer gauza interesatzen zaizula ere, deskubritu zure plan perfektua.

 

IKUSI PLAN GUZTIAK
Planes en la naturaleza

NATURA

 

Planes culturales y tradiciones en Álava

KULTURA

 

Festivales en Álava

JAIALDIAK

 

Planes de museos en ÁLava

MUSEOAK

 

Ir de compras en Álava

EROSKETAK

 

Conde comer en álava

GASTRONOMIA

 

Rutas de senderismo en Álava

MENDI-IBILI

 

Patrimonio cultural en Álava

ONDAREA