Barrutik bizi mahats bilketaren jaia - arabaturismo
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Arabako mahats bilketaren jaia 1994tik egiten den ekitaldia da. Lehenengo urtean, Laguardiako hiribilean ospatu zen, baina urtero Arabako Errioxako herri bat bihurtzen da anfitrioi. Aurten irailaren 17an izango da, Navaridasen.
Ekitaldi hau, Arabako Errioxako Kuadrilak bere produktu garrantzitsuena ezagutarazi egiteko sortu zen: ardoa. Ospakizunak aurrera egin du eta ekitaldi jendetsu batena bihurtu da; hor ardoaren garrantzi ekonomiko eta kulturala ezagutarazten da.
Argazkia: Arabako Errioxako jaiak
Mundu guztia ekitaldi honetara joan dadin, autobus zerbitzua jarri da Bilbotik eta Gasteiztik eta Donostiatik. Webgunean kontsulta ditzakezu autobusen ordutegiak.
Eguna goizeko 10:00etan hasten da Arabako Errioxako dantza taldeen emanaldiarekin, Iñigo San Millanen eskutik pregoiari hasiera emanez. UAE txirrindularitza-taldeko errendimendu-zuzendaria eta ikertzaile medikoa arduratuko da mahats-zapalketa eta lehen muztioaren dastaketa hasteaz.
Jaietako egitaraua, Arabako Errioxako ardoak dastatzeko aukera, aizkolarien txapelketa, pilota partidak, musika eta kalejira, txikientzako ekintzak eta artisau produktu tipikoak eta Labeldun nekazaritza produktuak ere eskaintzen du.
Gehien espero den ekitaldietako bat ardo lehiaketaren sari banaketa da. Errioxako jatorri-deitura duten ardo guztientzako lehiaketa da: Beherea, Garaia eta Arabako Errioxa parte hartzen dute. Lehiaketa honek hain garrantzitsua dela eta, urtetik urtera gero eta upeltegi gehiago hartzen dute parte lehiaketa honetan.
Hau guztia, Mahats Bilketaren Jaia ekitaldi garrantzitsu eta dibertigarri batean bihurtzen du, beste herriko bisitari askorekin.
que tipo de viaje
Aztertu zure interesak Araban
Ez daude bi bidaiari berdin. Batzuek natura bilatzen dute, beste batzuek jaialdiak. Edozer gauza interesatzen zaizula ere, deskubritu zure plan perfektua.
IKUSI PLAN GUZTIAK