Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Valderejoko Parke Naturala, Arabako altxor natural txikia
Valderejoko Parke Naturala, Arabako altxor natural txikia
2022-03-14

Valderejo 1992an izendatu zuten Parke Natural, eta ekosistema eta paisaia ugari ditu. Arabako parkerik txikiena da, eta babes berezia du balio ekologikoagatik eta edertasunagatik. Arabako mendebaldeko muturrean dagoen haran hau ia hutsik dago, eta horrek fauna eta flora aberatsa eta askotarikoa izatea errazten du.
 

Mariposa en el Paisaje Natural de Valderejo libelula en el Paisaje Natural de Valderejo Mariposa morada en el Paisaje Natural de Valderejo

 

Malkar harritsuek Puron ibaiaren harana inguratzen dute. Ibai horren urak higatu egin ditu, urteen poderioz, naturgune berezi horretako mendiak, eta, horren ondorioz, hainbat paisaia sortu dira, hala nola Puron ibaiaren haitzartea eta ur-jauzia.

 

Buitre leonado en el Paisaje Natural de Valderejo

 

Parkeak hiru gune natural hartzen ditu: tontorretakoa, ibiltariari bista ikusgarriak oparitzen dizkiona; basoko magalak; eta bailararen hondoko belardiak eta laboreak. Valderejoko harkaitzetan bizi da Euskal Herriko sai arreen koloniarik ugariena.



Seinaleztatutako bederatzi bidezidorrek parkearen zatirik handiena zeharkatzen dute eta, horien artean, Puron ibaiaren haitzartea zeharkatzen duen ibilbidea nabarmentzen da. Naturgune horretan, gainera, balio historiko handiko aztarnategi arkeologikoak daude, hala nola monumentu megalitikoak edo labar-ermitorioak.



Parkera Gaubea bailaratik iritsiko gara, Burgosko San Millan de San Zadornil herritik. Errepideak Lalastrako herrigunera eramango gaitu, Valderejoko bihotzean, ibilbideak egiteko abiapuntua.

 

Vista en el Paisaje Natural de Valderejo

 

 

Lalastra, parkearen bihotza

Parkearen Etxea edo Parketxea, egurrezko egitura eta beirate handia dituen eraikin polita, Lalastra herriaren kanpoaldean dago eta ibilbideei, jarduerei eta zerbitzuei buruzko informazio guztia jartzen du txangozalearen esku. Hurbileko Landa Interpretazio Zentroak bailararen historia eta bertako jendearen usadio eta ohiturak erakusten ditu.

Mendi-ibiliak gustuko dituenak harana ixten duten mendietara hainbat ibilbide eta igoera egin ditzake. Ibilbideak dira, bederatzi guztira, luzera eta zailtasun-maila askotarikoak: gehienak ibilbide laburrekoak dira, nahiz eta horietako batzuk beste batzuekin lotzen diren, esperientzia handiena duten mendizaleei ibilaldi luzeak egiteko aukera emanez.

 

 

Lahoz, Villamardones eta Ribera

 

Lalastraz gain, beste hiru landa-gune daude Valderejon: Lahoz, Villamardones eta Ribera. Azken biak duela zenbait hamarkada utzi ziren, eta interesgarria da bi herri horien hondakinak bisitatzea.

Gizakia garai gogoangarrietan bizi da haran honetan, eta horren erakusgarri da bere ondare kultural eta arkitektonikoa, monumentu megalitikoak (San Lorentzo tumulua, Leron mendiko monolitoa) eta garai desberdinetako eliza eta ermitak biltzen dituena. Erromatarren garaikoak dira galtzada baten aztarnak, eta Erriberan zutik dirau aztarna erromanikoak eta Erdi Aroko pintura bitxiak dituen eliza batek.

 

Paseo en el parque NAtural de Valderejo Caballos en el parque NAtural de Valderejo Vista general en el parque NAtural de Valderejo

 

 

Oharrak

  • Mendiko ibilbideak ez daude egokituta mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat.
  • Parkeak aire zabaleko aparkalekua, piknik-gunea eta parkeko espezieei eta bidezidorrei buruzko informazio-seinaleak ditu.
  • Sarbidea autoz, autobusez, bizikletaz edo oinez egin daiteke.

que tipo de viaje

 

 

Aztertu zure interesak Araban

Ez daude bi bidaiari berdin. Batzuek natura bilatzen dute, beste batzuek jaialdiak. Edozer gauza interesatzen zaizula ere, deskubritu zure plan perfektua.

 

IKUSI PLAN GUZTIAK
Planes en la naturaleza

NATURA

 

Planes culturales y tradiciones en Álava

KULTURA

 

Festivales en Álava

JAIALDIAK

 

Planes de museos en ÁLava

MUSEOAK

 

Ir de compras en Álava

EROSKETAK

 

Conde comer en álava

GASTRONOMIA

 

Rutas de senderismo en Álava

MENDI-IBILI

 

Patrimonio cultural en Álava

ONDAREA