Araba dastatu - arabaturismo
Breadcrumb
Eduki publikatzailea

Araba, besteak beste, bere gastronomiagatik nabarmentzen da. Izan ere, bere arrakastaren gakoetako bat da platerak kalitatezko elikagaiekin eta sasoiko produktuekin egiten direla. Lurraldean hainbat elikagai aurkitu dezakegu, haien artean nabermentzen dira: babarrun pinta, boilur beltza, idiazabal gazta, Gorbeiako eztia, moxal haragia, terreña behia edo antxumea. Produktu horietatik abiatuta, Arabako sukaldaritzako plater tipiko asko aurki ditzakegu. Gaur, horietako hiru nabarmenduko ditugu:
Egosi gasteiztarra
Koilara-plateren artean, hau da, zalantzarik gabe plater bereizgarrienetako bat. Arabar babarrun pinta mendi-eskualdeetan eta Arabako Ibarretan landatzen da eta inguruko baldintza klimatikoei esker kalitate bikaina lortzen dute lekale mota honetan. Eusko Label titulua, 1999. urtean lortu zuen, produktuaren jatorria eta kalitatea bermatuz.
Argazkia: Arabar babarrun pinta
Barraskiloak
Barraskiloak udaberriko plater tipikoenetako bat da, batez ere San Prudentzio egunean. Bitxikeria gisa, arabar asko mendira hurbiltzen dira barraskiloak biltzera jakia prestatzeko. Errezeta hau egiteko, ohiko osagaiak txorizoa, urdaiazpikoa, tomatea, pipermina eta oreganoa izaten dira.
Argazkia: Barraskiloak
Goxua
Amaitzeko, postre tipiko bat aipatu behar dugu: Goxua. Postre honen errezeta krema katalanean oinarrituta dago. Antzinean, “Kazolaren-tarta” bezala izendatu zuten ontziarengatik eta gaur egun Goxua bezala ezagutzen da pere zapore “goxoa”-gatik. Postre tipiko hau bizkotxoz, esnegainez, pastel-kremaz, brandyz eta karamelu likidoz egiten da, buztinezko kazola batean. Zalantzarik gabe, Arabako postre berezienetako bat da.
Argazkia: Goxua
Hauek plater tipiko batzuk baino ez dira, badira beste batzuk bakailaoa, txitxikiak eta Goyako “vasquitos eta neskitak” bezalakoak.
On egin!
que tipo de viaje
Aztertu zure interesak Araban
Ez daude bi bidaiari berdin. Batzuek natura bilatzen dute, beste batzuek jaialdiak. Edozer gauza interesatzen zaizula ere, deskubritu zure plan perfektua.
IKUSI PLAN GUZTIAK