Eduki publikatzailea

BTT Zentroak

BTT Zentroak

BTT Zentroak

Arabak eremu ezin hobea eskaintzen du mendi bizikletan aritzeko, ehunka urteko basoetan, mahastietan, troketan eta haitzarteetan zehar dabiltzan ibilbide ikusgarriekin.

Kirol honetako zaleek ibilbideen sorta zabala dute eskura, ibilbide egokiak hasi berrientzat nahiz desnibel handiak eta jaitsiera azkarrak bilatzen dituzten txirrindulari eskarmentatuentzat.

centros BTT de Alava

Ibilbide horietako asko lurralde historikoko bi BTT zentroetan kokatzen dira. Izkiko eta Valderejoko parke naturalen ondoan dauden zentro horiek hainbat zerbitzu eskaintzen dute, esaterako bizikleten eta GPSen alokairua, bizikleten garbiketa, dutxak eta aldagelak. Eremu babestuetan kokatuta daudenez, ahazteko zailak diren paisaia ederren artean emango ditugu pedalkadak.

Izki Arabako Mendialdea BTT Zentroak harrera gunea Urturiko golf zelaian du. Mendi bizikletaren zale amorratuen eskura markatutako 15 ibilbide jartzen ditu, zailtasun, luzera eta desnibel diferenteekin, guztira 500 kilometro. Bitxikeria gisa, Vasco-Navarro Trenbide zaharraren eta ‘Ardoaren eta arrainaren ibilbidea’ izeneko GR-38 ibilbidearen tarte batzuk aprobetxatzen ditu.

Valderejo Añana BTT Zentroaren harrera, informazio eta zerbitzu gunea Angostoko kanpinean dago. Markatutako 7 ibilbidetan 122 kilometro ditu. Ibilbide horiei esker paisaia aldetik oso diferenteak diren eremuak deskubritu ahal ditugu, esaterako Mendebaldeko Ibarrak eta Arabako Lautada, bai eta elkarren artean independenteak diren sakonune batzuek taxututako orografia bitxia ere.

 

centros BTT de Alava

Informazio Gehiago

Informazio guztia, bi zentroen ibilbideen ezaugarriak, eskaintzen dituzten zerbitzuak eta arreta egiteko orduak, helbide honetan ikusi ahal da: www.btteuskadi.net

Kokalekua

Bi zentroetara iristea erraza da Gasteiztik nahiz probintzia mugakideetatik. Izki Arabako Mendialdea BTT Zentroa Gasteiztik 40 kilometrora soilik dago, A-2124 edo A-132 errepideetatik. Valderejo Añana BTT Zentroa, berriz, antzeko distantzian dago A-1 errepidetik.

BTT Zentroen Galeria

centros BTT de Alava

BTT IZKI ARABAKO MENDIALDEA

Barrio de Arriba s/n
Urturi

 

TELEFONOA

+34 945 378 262

 

APIRILETIK URRIRA

8:30ETIK 19:00ETARA

AZAROTIK MARTXORA

8:30ETIK 17:00ETARA

 

EMAILA

izki@btteuskadi.net

BTT VALDEREJO AÑANA

Ctra. Villanañe-Angosto, 2
Camping de Angosto (Villanañe)

 

TELEFONOA

+34 945 353 271

 

OTSAILAREN 15ETIK ABENDUAREN 15ERA

9:00ETATIK 21:00ETARA

 

EMAILA

valderejo@btteuskadi.net