Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Interior de Quejana
Kexaa, Aiara leinuaren historia bizia: bueltan dira monumentu multzoaren bisita gidatuak.
2025-11-24

Aiarako haranaren bihotzean, zelai berde eta mendi leunen artean, Kexaa herria aurkitzen da, Arabako multzo monumental nabarmenenetako bat. Gune historiko hau, Aiarako leinuaren egoitza eta botere-gunea izan zen, Euskal Herriko Erdi Aroko familiarik eraginkorrenetako bat.

Bere hormek, dorreek eta kaperek mendeetako historia, arte eta kondaira gordetzen dituzte. Eta orain, udazken honetan, monumentu multzoak ateak zabalduko ditu berriro, bere iragan liluragarrian murgiltzeko bisita gidatuekin. 

 

Aiara haraneko monumentu multzo bakarra

Denboraz, Kexaako multzoak hainbat eraikin enblematikotan zehar hartu izan du forma. Monasterioa Fernán Pérez de Ayalak sortu zuen 1378an, moja domingotarrak bertan hartzeko. Hainbat sute eta erreforma jasan zituen. Horietatik, nabarmenena,
XVIII. mendean egindako erreforma izan zen, nahiz eta honen ostean, jatorrizko funtsa eta barneko espiritua bere horretan mantentzen dituen.

 

Jauregiak, Fernán Pérez de Aiara eta bere emazte Elvira Alvarez de Ceballos-en bizileku nagusia izandakoak, oinplano karratua eta patio zentrala ditu. Duen itxura gotortuak, izkinetako dorreekin eta elizarako sarbide zuzenarekin, bertan bizi izan zen leinuaren garrantzia erakusten du.
 

conjunto monumental de Quejana 
 

1399an aurreko eraikin baten gainean eraikia, Adatseko Ama Birjinaren Dorre-Kapera bere almenadun garaieragatik nabarmentzen da. Barrualdean, Pedro López de Aiara Gaztelako Kantzilerraren hil-kapera dago, zein erresumaren historian giltzarri izan zen eta baita hainbat kronika eta lan literarioren egilea ere.

 

San Joan Bataiatzailearen elizak, XI. mendeko erreferentziak baditu ere, gaur egungo egitura du eta monumentu multzoaren parte da. Honen barruan, erretaula barroko bikainak eta Kantzilerraren seme-alabak izandako Fernán López de Aiara eta María de Sarmiento-ren hilobiak daude. Bertan aurkitzen da, gainera, Aiaratarren hil-kapera, sortzaileen betikotasunaren sinbolo gisa, arkitektura, eskultura, pintura eta urregintza uztartzen dituen arte-lan paregabea.

 

Multzo honetan gordetzen diren piezarik berezienen artean, Adatseko Ama Birjinaren erlikia ontzia nabarmentzen da, XIV. mendekoa. Pedro Gómez Barroso kardinalak egin zuen honen enkargua eta bere arreba Sancharen (Fernán Pérez de Aiararen ama) esku utzi zuen. Honako hau, Aiaratarren harremanen erakusgarri da, nobleziaren eta elizako goi-mailako kide bezala.

 

Udazkeneko bisita gidatuak: Kexaa berriro ezagutzeko aukera paregabea.

 

Datozen egunetan, Kexaako monumentu multzoak berriro irekiko ditu ateak, gaztelaniazko eta euskarazko bisita gidatuekin.
 

📅 Datak:

Azaroa: 29 eta 30
Abendua: 6, 7, 8, 13 eta 14 

🕛 Ordutegia: 12:00etan
🗣️ Hizkuntzak: euskara eta gaztelania
📞 Erreserbak: 945 101 070 | reservas@kalearte.com

 

Historia eta paisaiaren arteko bidaia

 

Kexaa bisitatzea monumentu multzo bat ezagutzea baino gehiago da: denboran bidaiatzea da, eta Aiarako haraneko historian murgiltzea, zeinetan harria, artea eta paisaia oreka perfektuan batzen diren.
Inguruneak , Arabako paisaiarik bareenetako bat miresteko ibilaldi bat egitera, tokiko gastronomiaz gozatzera edo haraneko begiratokietara igotzera gonbidatzen du
 

Udazken honetan, ezagutu berriro Kexaa eta bere ondarea!

👉 Informazio gehiago: https://web.araba.eus/eu/turismoa/kexaako-multzo-monumentala/bisita

#Aiara #Kexaa #Quejana #Arabaturismoa #TurismoÁlava #Landaturismoa #Euskadi #Historia #Ondarea #BisitaGidatuak
 

 
 

que tipo de viaje

 

 

Aztertu zure interesak Araban

Ez daude bi bidaiari berdin. Batzuek natura bilatzen dute, beste batzuek jaialdiak. Edozer gauza interesatzen zaizula ere, deskubritu zure plan perfektua.

 

IKUSI PLAN GUZTIAK
Planes en la naturaleza

NATURA

 

Planes culturales y tradiciones en Álava

KULTURA

 

Festivales en Álava

JAIALDIAK

 

Planes de museos en ÁLava

MUSEOAK

 

Ir de compras en Álava

EROSKETAK

 

Conde comer en álava

GASTRONOMIA

 

Rutas de senderismo en Álava

MENDI-IBILI

 

Patrimonio cultural en Álava

ONDAREA