Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Arabako Inauteriak
Arabako Inauteriak
2023-02-17

Urteko unerik dibertigarrienak hurbiltzen ari dira, non egun batez zure pertsonaia gogokoena bihur zaitezkeen. Mozorroak, musika eta karrozak herriak eta hiriak leku dibertigarrietan bihurtzen dituzte asteburu batez.

Araban tradizio ezberdinak daude egun hauetarako, baina inauteri berezienak bizi nahi badituzu, landako inauteriez gozatzea da aukerarik onena. Kuartango, Andoin, Salcedo, Agurain, Zalduondo, Ilarduia, Kanpezu eta Egino inauterietako tradizio handia duten herriak dira.

Inauteri hauek, Gerra Zibilaren aurretik hasi ziren, Arabako herri gehienek egun batzuetan beren bizitzei musika eta kolorea jartzen zien festa bat izaten zutenean.

Landako inauterietako jantziak

Garaiko gazteek, ganbaretan edo txaboletan aurkitzen zituzten jantziak erabiltzen zituzten. Arropa zaharrez, zakuz edo larruz jantzita zeuden, eta lastozko edo artilezko txanoak zeramatzaten buruan. Ez ezagutzea funtsezkoa zen, eta aurpegia maskaraz, galtzerdiz, zintaz eta baita pinturaz ere estaltzen zuten.

Oso ohikoa zen zarata handia eragiteko hainbat tresna eramatea: karrakak, matrakak, pilak edo kriskitinak bezalkoak, eta horiekin batera "irrintzi" edo beste oihu batzuk egitea. Mozorroen janzkerari dagokionez, inguruko lanbideak imitatzea gustatzen zitzaien, eta, beraz, artzain, errementari edo kale-garbitzaile mozorroak ugari ziren.

 

 

Landa eremuko inauterietako pertsonaiak

Landa eremuko inauteri hauetan Porrero, Toribio, Sorgiña edo Markitos bezalako pertsonaiak dira protagonistak. Ohiko beste pertsonaia batzuk ere ikusten ditugu: zaharra, erretzen zuten festaren protagonista; Kuartangon eta Zalduondon oraindik gordetzen den hartza; edo idiz mozorrotutako gazteak, gurdiak arrastaka eramaten.

Etorri Arabako inauteri berezienak bizitzera!

que tipo de viaje

 

 

Aztertu zure interesak Araban

Ez daude bi bidaiari berdin. Batzuek natura bilatzen dute, beste batzuek jaialdiak. Edozer gauza interesatzen zaizula ere, deskubritu zure plan perfektua.

 

IKUSI PLAN GUZTIAK
Planes en la naturaleza

NATURA

 

Planes culturales y tradiciones en Álava

KULTURA

 

Festivales en Álava

JAIALDIAK

 

Planes de museos en ÁLava

MUSEOAK

 

Ir de compras en Álava

EROSKETAK

 

Conde comer en álava

GASTRONOMIA

 

Rutas de senderismo en Álava

MENDI-IBILI

 

Patrimonio cultural en Álava

ONDAREA