Henaioko Kastroa - arabaturismo
Eduki publikatzailea
Henaioko Kastroa
Henaioko kastroa herrixka gotortua zen, Dulantziko herritik hurbil dagoen muino batean sortua Brontze Aroaren amaiera eta Burdin Aro guztian zehar (Kristo aurreko 840tik 100era) bizileku izan zena. Era berean, Europako erdialdean eta zeltiberiar jatorria duten zenbait belaunaldiren bizitoki izan zen.
Arabako Lautadako turismo bulegoa
Kale nagusia 8, 01200 Agurain
1969an eta 1970ean egindako arkeologia indusketei esker jakin eta erakutsi ahal izan dugu pertsona horien bizimodua nolakoa zen: haien etxebizitzak, haien ekonomia, kanpotarren erasoei aurre egiteko herrixkak zituen babesak…
Interpretazio zentroan hasten da txangoa, autoa Dulantziko irteeran utzi eta apurtxo bat oinez egin ondoren. Zenbait tauletan azaltzen da kastroko bizilagunen bizimodua eta, arkeologia ikerlanean jasotako datuetan oinarrituta, orduko moduko bi etxe eraiki dira eta islatu haien barruan nolakoa izango zen ordukoen bizimodua.
Etxeetatik kanpo bisitariak txango labur eta erraza egin dezake muinoan zehar eta ikusi herrixkaren babes ziren hesiak nolakoak izan zitezkeen eta mendiaren malda berdintzeko eta etxebizitzak errazago eraikitzeko magalean egindako terrazak. Informazio zutoin eta taulek markatzen dute ibilbide hori. Goi-goitik, gailurretik, Erdi Aroan gazteluren bat egongo omen zen han, Arabako Lautada guztiaren eta Gasteizko mendien ikuspegi ezin hobea dakusagu.
Bisita gidatuak
Udan bisita gidatuak antolatzen dira Alegría-Dulantziko paisaia kulturalera (Castro de Henaio, Aiarako ermita eta Alegria-Dulantziko alde zaharra). Informazioa eta erreserbak: turismo bulegoan.
Kokapena
Dulantzi erditik bi kilometro eskasera dago Henaioko kastroa. A-3140 errepidean, herriko industrialdean sartzeko biribilgunearen ondoan dagoen lursail arteko pista bat hartu behar da.
koordenatuak:42.841492, -2.493728