Eduki publikatzailea

Markinezeko eliza eta koba artifizialak

Bernedoko udalerriari dagokion Markinez herri txikian kultura eta historia aldetik interesa duten bi leku daude: San Juan baseliza, XIII. mendean eraikitako tenplu erromanikoa, eta gure garaiko lehen mendeetan pertsonentzako bizileku izan ziren koba artifizial batzuk. Bi leku horien artean distantzia laburra dago; beraz, bata bestearen ondotik bisitatu ahal dira.

Kanpezuko eskualdeko turismo bulegoa

 Lizarra errepidea, 7. zk, 01110  Kanpezu

 945 405 424

info@montanaalavesa.com

Ordutegiak eta xehetasun gehiago ikus ditzakezu esteka honetan:

Arabako Mendialdeko Turismo Bulegoa Arabako Mendialdeko Turismo Bulegoa

Kultur Intereseko Ondasun deklaratutako San Juan baseliza Markinez herritik oso hurbil dago, behar bezala seinaleztatuta, herri hori eta Arluzea lotzen dituen errepidearen ondoan. Eliza erromaniko txikia da, gotikoranzko trantsizioa ageri duena; nabarmenak dira puntu erdiko arkuak, bai eta xake itxurako marrazkiak dituen dekorazioa ere.

Fatxada nagusian dagoen lauza bat da eraiki zeneko urtearen lekuko mutua: 1226.

Tenplu horretatik hurbil, Askana eta Larrea haitzetan zulatuta, koba artifizialak daude. Haitzulo horiek V. mendean hondeatu ziren, eta eremiten bizileku izan ziren, Santa Leocadiaren koban tailatutako erliebeek aditzera ematen dutenez: zaldi baten gainean dagoen emakume bat, Epona jainkosa irudikatzen duena, eta zutik dagoen gizon bat, otoitz egiten ari den fededun bat irudikatzen duena.

Burdin hesi batekin babestutako irudi horiek leku hori kristautu aurretik modelatu ziren, Mendebaldeko Inperio Erromatarraren azken uneetan.

Halaber, paisaiaren ikuspuntutik interesgarriak dira Markinezen inguruan dauden monolito bakartu batzuk.

Kokalekua

Autoz, Gasteiztik 35 minutura daude. Iristeko modurik azkarrena da A-2124 errepidea hartzea, Gasteizko Mendatea igaro eta Trebiñun Armentiako Bentetaraino joatea; bertan, ezkerretara jotzea, eta CL-127 errepidea hartzea Markinezeraino.