Eduki publikatzailea

Urmael Zeltiberiarra

Barbacanako urmaela, berriki (1998an), kokalekutzat duen lekuan eskuhartze arkeologiko bat egitearen ondotik aurkitu zen antzinako uren gordailu zeltiberiarra da.

Informazio gehiago

GUARDIAKO URMAEL ZELTIBERIARRA

   Calle Mayor 104, 01300 Laguardia

 

ERRESERBATU ZURE SARRERA  ERRESERBATU ZURE SARRERA 

GUARDIAKO TURISMO BULEGOA

   C/ Mayor 52 (Casa garcetas), 01300 Laguardia

 +34 945 60 08 45

  turismo@laguardia-alava.com

Duela 2.100 urtekoa da eta, Guardia kokatzen den muinoaren goiko partean, 800 metroko altueran jaiotzen den iturburu baten urak biltzeko eraiki zen.

Zetiberiarrek lurzoruko geruzak aprobetxatu zituzten despieze irregularreko harri lan lehorreko horma batzuk altxatzeko. Urmaelaren zabaltze desberdinen probei erantzuna emanez gainjarritako hormatxoak hainbat izan ziren, kasu batzuetan egiturak konpontzearen eta indartzearen emaitza badirudite ere.

Urmaelaren forma orokorra irregularra da, erdiko zatia ia angeluzuzena bada ere, eta 18 x 15 metroko gehienezko neurriak ditu, 0,85 eta 3,10 metro arteko altuera duen horma perimetralak ditu. Kalkulatutako azalera guztiak 218 metro koadro ditu eta horietako 126 metro koadro beheko hodiari dagozkio eta 92 metro, berriz, goikoari.

Herritarrei ur horniketa bermatzea zuen xede. 300.000 litro biltegiratzeko ahalmena zuen, espazio errituak gauzatzeko ere baliatu zela uste bada ere. Urmaelean bertan topatutako aurkikuntza arkeologikoek eta urmaelaren inguruan argi eta garbi sustrai zeltikoko eta meatze-senda akuiferoei lotutako amei eskainitako ara erromatarra aurkitzeak teoria hori bermatzen dute.

 

Nork eraiki zuen urmael hori?

Hoya herrixka ondoko herrietako biztanleek K.a. lehen milurtekoan bizilekutzat izandako lekua utzi behar izan zutenean, defentsarako berme gehiago eskaintzen zien muino horretara joan ziren. Bertan, herrixka berri bat sortu zuten, Guardiako etxeen azpian lokalizatzen ari dena, eta urmaela eraiki zuten K.a. III. eta II. mendeetan erabiltzeko.

Interpretazio Zentroa

Urmaelaren ondoan, ideia original bat oinarri duen museo instalazio berezi batek egitura hidrauliko horren garrantzia eta mendetan zehar akuifero hori baliatu zuten herritarren bizitza ulertzen laguntzen du. Ikus-entzunezko baliabide aurreratuek, informazioa grafikoak eta testu informazioak, baita etapa bakoitzarekin zerikusia duten objektuek ere, historiaren hainbat unetara atzera egiteko aukera ematen dute.

Kokapena

Barbacanako urmaela Guardian dago. Herri hori Gasteiztik 48 kilometrora dago, A-2124 errepidetik sartuta Gasteizko mendatetik eta BU- hartuta gure helmugara eramango gaituen N-232 errepidearekin lortu arte. Paisaiaren ikuspegitik interesagarria den bide horren alternatiba A-1, N-124 eta N-232 errepideak dira.

Guardia Logroñotik 20 kilometro baino gutxiagora dago N-232 errepidea hartuta.