Feria de la Sal - arabaturismo
Eduki publikatzailea
Gatzaren Azoka
Uztailaren hasieran Gesaltza Añanako Gatz Haranak Gatzaren Azoka ospatzen du. Haren ekitaldi nagusia “Gatz Haranaren oroimena” argi eta soinu ikuskizuna da. Gaueko hamarrak jota hasten da, gauaren iluntasuna egunaren argiari gailentzen zaionean.
AÑANAKO TURISMO BULEGOA
Plaza Miguel Díaz de Tuesta s/n
01476 Gesaltza Añana
Abagune aparta da munduan bakarra den paisaia hori beste ikuspuntu batetik ezagutzeko. Ehun gazgilek baino gehiagok gatzagen iragana, oraina eta etorkizuna antzeztuko dute, Historiaurrean, Erromatar Inperioaren garaian, Erdi Aroan edo frantses inbasioaren garaian tokian euren aztarna utzi zuten pertsona guztiak hezurmamituz. Ikuskizuna ordu eta erdikoa da, eta denbora horretan zurezko egiturak eta larrainak soinuz bete eta kolore askorekin argitzen dira, giro magikoa sortuz. Edukiera oso mugatua da, sarrerak agortu egin ohi dira eta, beraz, aurretiaz erostea gomendatzen da, Gatz Haranaren Bisitari Zentroan edo Online Dendan.
Gesaltza Añana Gasteiztik 30 kilometrora dago A-2622tik edo AP-1 eta A-2622tik.Kokapena