FesTVal 2023: telebistak bizia hartzen duen tokia - arabaturismo
Breadcrumb
Eduki publikatzailea

Irailaren 4tik 10era Vitoria-Gasteiz urtean gehien espero den ekitaldietako bat jasotzeko prestatzen ari da: FesTVal 2023. 2009az geroztik, telebista jaialdi hau ospe handiko gertaera bihurtu da herrialde osoan. Oraingo honetan, FesTValek bertaratutakoak ezustean harrapatuko dituela agintzen du, askotariko programazioarekin, estreinaldi esklusiboekin eta euren pertsonaia gustukoenengandik hurbil egoteko aukerarekin.
FesTVal 2023ko programazioa
Hilaren 4tik aurrera hainbat artista eta estreinaldi izango dira hirian, hala nola: David Bisbal, "El Conquistador", "La Que Se Avecina", "Amar es para siempre", "Masterchef Celebrity" edo "Todos mienten".
Espainia Plaza, Principal Antzokia, Europa Jauregia eta Vital Fundazioa Kulturunea izango dira aurtengo estreinaldi eta ekitaldiez gozatzeko lekuak.
Larunbatean, hilak 9, 20:00etan, ohiko Itxiera Gala ospatuko da. Bertan, Carlos Sobera, David Broncano, Sonsoles Onega eta José Mota aurkezleek Joan Ramón Mainat 2023 saria jasoko dute, eta José María Garcíari Constantino Romero saria emango zaio, ikus-entzunezko ibilbide luzea aintzatesteko. Gainera, Iñaki Gabilondo ohorezko presidentea izango da.
Kontsultatu FesTVal 2023 programa.
ProFesTVal
Ikus-entzunezkoen sektorea maite baduzu, ProFesTVal programak sektoreko profesionalei eta ikasleei zuzendutako hainbat prestakuntza-ekintza biltzen ditu, doan, ikus-entzunezkoen munduko adar guztien ezagutza praktikoa eskuratzeko.
Kontsultatu baldintzak eta eman izena.
que tipo de viaje
Aztertu zure interesak Araban
Ez daude bi bidaiari berdin. Batzuek natura bilatzen dute, beste batzuek jaialdiak. Edozer gauza interesatzen zaizula ere, deskubritu zure plan perfektua.
IKUSI PLAN GUZTIAK