Eduki publikatzailea

Mahats biltzearen Jaia

Mahats biltzearen Jaia mahatsa biltzen hasi baino egun batzuk lehenago ospatzen da Arabako Errioxan. Ospakizun jendetsu hori ibiltaria da eta 1994an hasi zen Guardia hirian. Harrezkero, eskualde osotik ibili da bere udalerriak, bizimodua eta ardoa ekonomiaren motor eta kultura balio gisa ezagutarazteko.

 

GUARDIAKO TURISMO BULEGOA

 Kale Nagusia, 52 –Garcetas Etxea, 01300 Guardia

 +34 945 600 845

  turismo@laguardia-alava.com 

GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA

  Gasteizerako errepidea, 2, 01300 Guardia

 +34 945 600 845

  turismo@laguardia-alava.com 

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA

 Kale Nagusia, 68, 01300 Guardia

 +34 945 600 252

  info@cuadrillariojaalavesa.com 

 Mahats-bilketaren Jaiaren webgunea

Jaia Arabako Errioxako herritarrek ikuspuntu sozial eta ekonomikotik bereizgarrien duten produktua, ardoa, goraipatzeko jardunaldiak bultzatzeko gogotik sortu zen. Egun finkatuta dago eta dituen egitura eta garapena beste mahasgintza-eskualde batzuetan egiten direnetatik bereizten dira eta arabar zapore sendo eta erakargarria dauka.

Bestalde, ibiltaria izanik, jaian eskualde osoak parte hartzea lortzen du, urtez urte haren edukia biziberrituz.

Mahats biltzearen Jaia hasteko, “Mahats biltze Sariak” Errioxa Jatorri-deitura Kalifikatua duten ardoen lehiaketako sariak ematen dira eta, ondoren, pregoi tradizionala egiten da, urte hauetan, kirol, kultura, hedabide eta gizarteko pertsona ospetsuek eskainia, zeinak Arabako Errioxako enbaxadore bihurtzen baitira.

Mahatsa zapalduta eta lehen muztioa dastatuta, ibilbidea egiten da herri antolatzailetik ardoa dastatuz, herrien eta upeltegien arabera sailkatuta.

Ardoa, derrigorrezkoa denez, Arabako Errioxaren logotipoa duen kristalezko kopa fin batean dastatzen da, kopa hori egunaren oroigarri berezia ere izanik. Dastaketarekin batera, jarduerak, haur jolasak, tokiko folklorearen erakustaldiak, erakustaldi gastronomikoak, musika, etab. ere badaude, ekitaldia aisialdi eta  bizikidetzarako jardunaldi bihurtuta.

Lehenago Arabako Errioxako ardoa kalitate handiko beste produktuak senidetzeko jardunaldi bat egiten da eta, era berean, jarduera paraleloen artean Errioxa Jatorri-deitura Kalifikatuko Ardoen Lehiaketa eta Argazki lehiaketa azpimarratu behar dira. Ardo lehiaketan Errioxako hiru azpizonetako ardoen adibiderik onenak lehiatzen dira.

Hitzordua oso jendetsua izatea ez da oztopo; izan ere, boluntario talde bat dago, eguna erraz eta atseginagoa egiteko prest beti.