Golf zelaiak - arabaturismo
Eduki publikatzailea
Golf zelaiak
Araba eremu aparta da golf zaleentzat.
Lurralde historikoan ezaugarri eta ibilbide diferenteak dituzten lau golf-zelai daude. Horiek guztiek kalitate-estandarrik handienak betetzen dituzte. Instalazio eta kokaleku bikainak dituzte, naturaz eta paisaia paregabeez inguratuta, erlaxatzeko eta kirol honetaz gozatzeko.
Izki Golf, Izkiko Parke Naturalaren ondoan, deskribapen horren erakusgarri ona da. Titulartasun publikoko gune horrek –1991n sortu zen Arabako Foru Aldundiaren eskutik– zaleari taxpendunen artean txapeldun izandako Severiano Ballesterosek diseinatutako ibilbidea eskaintzen dio. 98 hektareako azalera du, 18 zulo eta 74 pare.
Zelaia jende guztiarentzat irekita dago, eta horregatik ez da beharrezkoa bazkide-txartelik edukitzea haritzez eta gorostiz inguratutako kale zabal horietan jokatu ahal izateko. Zelaiko zuloen trazadurari esker, instalazio horietan jokatzea esperientzia ahaztezin bihurtzen da, eta merezi du errepikatzea.
Beste hiru golf-zelaiak, Larrabea, Zuia eta Jundiz, pribatuak dira. Larrabea leku paregabe batean dago kokatuta, Legutiotik hurbil, Albertia mendiak ipar haizetik babesten duen finka batean, eta hurbil dauden Urrunagako eta Ullibarriko urtegien ikuspegi ederrarekin. 18 zuloz osatutako ibilbidea du, baso, ibai eta larreen artean.
Zuia Gorbeia mendiaren eta izen bereko Parke Naturalaren inguruetan dago kokatuta. 5.606 metro eta 9 zuloko ibilbide guztiz laua, du, 17 hektareako azalera batean, haritz, pinu eta pago basoen eta laku naturalen artea. Hain zuzen ere, horiek guztiek golfean aritzeko hain beharrezkoa den zailtasun puntua jartzen dute.
Golf Jundizek, bere aldetik, zalearen esku 9 zulo eta 3 pareko zelaia jartzen du, 90 eta 150 metro bitarteko distantziekin, maila guztiei egokitua. Laku eta ibai naturalen artean, ibilbide atsegina du kirol honetan hasi berriak diren jokalarientzat, eta fin-fina berriz handicap txikia duten golflarientzat.
Kokalekua
Arraza da lau golf-zelai horietara iristea Gasteiztik nahiz probintzia mugakideetatik. Izki Golf Arabako hiriburutik 40 kilometrora dago. Larrabea, Zuia eta Jundizko guneak, berriz, 17, 24 eta 11 kilometrora daude, hurrenez hurren.