Eduki publikatzailea

Gynkana turistikoa

Arabako 5 herri turismo ginkanen bidez aurkitzeko gonbit egiten dizugu. Gailu mugikorretarako doako aplikazioa erabiliz, Agurain, Antoñana, Estibaliz, Markiz eta Gesaltza Añanako iraganeko eta oraingo bizitzan murgilduko zara, eta haien kultura ondarea, historia eta pertsonaia ospetsuak ezagutuko dituzu.

Ginkanak erronka txikiak dira, jolas interaktibo itxurakoak, helmugan "in situ" egitekoak, herri bakoitzean zehar ibili bitartean. "Antoñanako azken trena", "Gorde Agurain", "Estibalizeko sorginkeria", "Bitxien lapurreta" Markiz herrian, eta "Eltze magikoaren bila", Gesaltza Añana protagonista delarik

Jolas bakoitzak hainbat enigma planteatzen ditu, gertaeretan eta pertsonaia historikoetan oinarrituta, herri horietako ondarea ezagutzen den bitartean. Ginkanen argudioetako batzuk honako hauek dira: Agurainek 1564. urtean jasan zuen sutea, Antoñanako historiako hainbat mugarri eta Vasco-Navarro trenbidea, edo Estibalizko basilikaren eraikuntza 1120. urtean.

Gailu mugikorretarako jolas interaktibo horiek doan daude eskuragarri. 
 

GYNKANAN SARTU

 
Gynkanaren kartela