Eduki publikatzailea

KALDeARTE, Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia

KALDeARTE, Kaleko Arteen Nazioarteko Erakusketa, Gasteizko Udalaren programa bat da, 2006an sortua. Zenbait formatutako ikuskizunak biltzen ditu, ikusle mota guztientzat, euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta diziplina sorta zabala hartzen du, antzerkitik dantzara.

GASTEIZKO TURISMO BULEGOA

 Espainia plaza, 1. zk
  01005 Gasteiz

   945 161 598

  turismo@vitoria-gasteiz.org 

Programa askotarikoa da eta, besteak beste, zirku ikuskizunak, umore emanaldiak, haurrentzako antzezlanak edo akrobazia erakustaldiak sartzen dira. Estatuko zein nazioarteko artisten emanaldi horiek asteburu bat diraute eta giro oso berezia sortzen dute Arabako hiriburuko kaleetan.

Ekainaren bigarren asteburuan egiten da, erregulartasunez.

Kokapena

 

Gasteiz hiriko erdi-erdian dauden kaleak.

Gasteiz Araba eta Euskadiko hiriburua da. Hirira norberaren ibilgailuan irits daiteke zenbait errepidetatik –besteak beste, N-1, AP-1 eta AP-68tik-, baita garraio publikoaren bidez ere.