KaldeArteren mundu liluragarria Gasteizen - arabaturismo
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Prestatu zaitez KaldeArteren hamazazpigarren edizioan murgiltzeko ekainaren 8, 9, 10 eta 11n Gasteizen! KaldeArtek ospea irabazi du Arabako jaialdi garrantzitsuenetako bat bezala, izen handiko artistak, ikuskizun liluragarriak eta jarduera ugari bilduz. Artikulu honetan, KaldeArte ekitaldi berezi bihurtzen duten gakoak ezagutuko ditugu:
Esperientzia artistiko paregabea
Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren edizio berri honek 71 emanaldi eskainiko ditu guztira, 35 konpainiaren eskutik. Arte-adierazpenen aukera zabal batez goza deakezu: antzerki-ikuskizunak, dantza-performanceak, akrobaziak eta orekak, espazio publikoetako arte-instalazioak eta erakusketak.
Agertoki liluragarriak
Gasteiz agertoki handia bihurtzen da KaldeArterentzat. Plazak, gune historikoak, parkeak eta kaleak agertoki pribilegiatu bihurtzen dira, eta atzealde ikusgarria eskaintzen dute emanaldietarako: Foruen Plaza, Florida Parkea, Zulueta Jauregiko lorategiak, Arka Plaza… Aurten Armentiako Basoa, Memoriaren Plaza edo Europa Jauregia gehituko dira.
Hemen kontsulta ditzakezu KaldeArteko gune guztiak.
Programazioa zabala
KaldeArteren programazioak gustu guztietarako ikuskizunak eskaintzen ditu: kale antzerkia eta zirku ikuskizunak, zuzeneko musika kontzertuak eta aire zabaleko proiekzioak, adin guztietako pertsonentzako proposamenekin. Esperientzia handiko artea maite baduzu edo esperientzia kultural paregabean murgildu nahi bazara, KaldeArtek zerbait zirraragarria du zuretzat.
Inaugurazio ofiziala ekainaren 9an, ostirala, izango da, 23: 00etan, Artium Museoaren kanpoko fatxadan, Harrobia Dantza Bertikala konpainiaren Dendu. Hurbildu zaitez eta gozatu Gasteizko kaleko arteaz!
que tipo de viaje
Aztertu zure interesak Araban
Ez daude bi bidaiari berdin. Batzuek natura bilatzen dute, beste batzuek jaialdiak. Edozer gauza interesatzen zaizula ere, deskubritu zure plan perfektua.
IKUSI PLAN GUZTIAK