Lagares Rupestres EUS - arabaturismo
Eduki publikatzailea
Haitzetako dolareak
Arabako Errioxa mahastien, upeltegien eta kalitatezko ardoaren sinonimoa da. Edari honek herri mediterraneoetako kulturan egiteko garrantzitsua izan du, erromatarrek beste produktu batzuekin batera –esaterako, olioarekin- ohiko kontsumoaren produktu bihurtu bazuten ere,. Dolarean mahatsa zanpatu eta olibak zapaltzen ziren, zukua lortu arte.
HAITZETAKO DOLAREEN KOKAPENA:
Haitzetako dolareak natura inguruan, mahastien artean, natura inguruetan sakabanatuta daude, normalean lurretik bi edo hiru metro azaleratzen diren hareharrizko arrokaren harea multzoen gainean (kasu baten batean lurraren altueran). Egoera horri esker gaur egun arte mantendu dira, azken urteotako luberritze masiboek horietako batzuk suntsitu eta desagerrarazi badituzte ere.
Dolarea, oro har, asko ezagutzen ez den egitura oso sinplea da, ardoa egiteko modurik arkaikoenekin zerikusia duena.
Gailendu beharrekoa: ardogintzaren jatorria.
Dolareak haien antzinatasunagatik punta-puntako historia ondarea izateaz gain, funtsezko gaiak hizpide ere badituzte, esaterako, lurraldearen okupazioa, ekonomia jarduerak, antolamendu geopolitikoa edo gizarte antolamendua feudalismoaren sorreran eta garapenean.
Arabako Errioxak, ekialdean, zehazki Bastidan, mahatsa zanpatzen duten haitzetako 12 dolare ditu, bisita daitezkeenak hain zuzen: Atxalde, Fonsagrada, La Torera, Las Piletas, Los Arenales, Marrate, ipar Montebuena (hori da ondoen kontserbatuta dagoena eta irisgarriena), hego Montebuena, Mugazabal, San Kristobal eta Santurnia.
Kokalekua
Arabako Errioxatik barrena sakabanatuta daude, baina Bastidan asko daude. Batzuk herrigunetik oinez 200 metrora baino ez daude.
Bastida Gasteiztik 48 kilometrora dago. Komunikazioa ona eta azkarra da AP-1, N-124 eta N-232 errepideetatik.
Bastidako koordenatuak: 42.590142, -2.796265
Dolareak seinaleztatuta daude (Euskarrietako kokapen mapa jaistea komenigarria da). Irisgarriak dira, hainbat mota daude eta oso ondo kontserbatuta daude.