Linea 7 Ruta del Vino v del Pescado (GR-38) eus - arabaturismo
Eduki publikatzailea
Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea (GR-38)
7. linea - Vitoria-Gasteiz - Lagrán
Azaroaren 1etik apirilaren 15era egunero aritzen den Lagranekiko zuzeneko konexioa aprobetxatuz GR-38 delakoa ezagutzea proposatzen dizuegu (beste egun batzuetarako ordutegiak eta aukerak 945182060 telefonoan kontsultatu), bere eskakizun-mailagatik oso desberdinak diren bi ibilbideren bidez:
1. Lehenengoa pasealeku polit eta erraza da, 12 bat km-koa, Albainaraino, eta inguruko pagadi politenetako bat zeharkatzen du. Albainan 7. linea hartuko dugu berriro Gasteizera itzultzeko.
2. Bigarrenak Toroko mendateraino eramango gaitu, eta Guardiaraino jarraituko dugu, 12 kilometroko zailtasun handiagoarekin. Guardiatik Gasteizera itzuliko gara 9. linearekin.