Artziniegako Etnografia Museoa - arabaturismo
Eduki publikatzailea
Artziniegako Etnografia Museoa
Artziniegako Etnografia Museoan bada erakusketa bat, bikaina, 3.700 metro koadro baino gehiagoko eremu batean Artziniegako eta Aiara haraneko biztanleen landa eta hiri bizimoduak birsortzen dituena. Arteko Aldapa kalean birgaitutako eraikin historikoan dago.
Ordutegiak eta xehetasun gehiago ikus ditzakezu esteka honetan:
Museoak, urtean zehar, hainbat jarduera biltzen ditu: museo bizia otsaileko azken igandean, Santa Agate otsailaren 4an, margolan lehiaketa maiatzean, udako solstizioa ekainaren 21ean, arimen gaueko bisita urrian, txarriboda edo txerri hilketa azaroan eta Olentzeroren bisita abenduaren 24an.
Kokalekua
Artziniega Gasteiztik 55 kilometrora dago, Arabako iparraldean; Bilbotik, berriz, 28 kilometrora dago. Arabako hiriburutik N-622 eta A-624 errepideak hartu behar dira; Bilbotik, aldiz, BI-636 eta BI-2604 errepideetatik edo AP-68tik hel daiteke. Garraio publikoa eta trena erabil daitezke.