Zalduondoko Museoa - arabaturismo
Eduki publikatzailea
Zalduondoko etnografia-museoa
Lazarraga-Amezaga jauregiak, Arabako Zalduondo herrian kokatutakoak, erakargarria izateko bi arrazoi ditu.
Lazarraga-Amezaga jauregia eta Zalduondoko museoa
Iturribarri Auzoa, 9, 01208 Zalduondo, Araba
ARABAKO LAUTADAKO TURISMO BULEGOA
Kale nagusia, 8 - 01200 Agurain
Ordutegiak eta xehetasun gehiago ikus ditzakezu esteka honetan:
Lehenengo arrazoia bistakoa da, XVI. mendeko Errenazimentuko jauregi bat baita, estilo platereskoko portada interesgarria, albo banatan zutabe jonikoko bi pare dituena, frontoi batez errematatutako ezkutu heraldikoa duen idulkiaren gainean.
Ezkutu bikain hori, aldi berean, gorputz osoko bi eskultura antropomorfikok babesten dute.
Bigarren arrazoia ez da hain bistakoa… atea igaro eta barrura sartu behar da. Eraikuntza horrek Zalduondoko museoa hartzen du barne. Museo horrek zenbait objektu eta elementuren bidez agerian jarri ditu euskal Done Jakue bidean leku bat okupatzeagatik Behe Erdi Arotik onura izan zuten biztanleria batekin eta horren ingurunearekin zerikusia duten alderdi historikoak.
Edukia heterogeneoa da eta eskualdeko historiaren, geografiaren, etnografikoaren, folklorearen eta artearen askotariko ikuspegiak ilustratzen ditu. Azken atal honek jauregian zeuden lehengo horma pinturak barne hartzen ditu, baita garaikideagoak diren pintura eta eskulturaren inguruko beste manifestazio batzuk ere. Beraz, hainbat mendetako historia, kultura eta arte proposamenak hartzen ditu barne.
Bisitariak Done Jakue bideari lotutako mapak, planoak eta ilustrazioak ezagutuko ditu; baita garai desberdinetako oroitarri eta hilarriak biltzen dituzten erlijiozko artearen funtsak; zonako biztanleen lehengo ohituren etxeko, laneko eta artzain espazioak; inauteri ospetsuen txotxongiloak eta pertsonaiak; eta zeramika eta artisautzako piezen erakusketa bikaina ere.
Kokapena
Sarbidea oso erraza da A-1 errepidearen ondoan baitago (385. Irteera Araia/Durruma). A-1 errepidea uztean, A-3020 errepidea eta A-3012 errepidea hartzen dira Zalduondora iritsi arte.