Eduki publikatzailea

Santxotena lantegi museoa

Xabier Santxotena artista, Jorge Oteizaren jarraitzailea, egurraren artisautzari tradizioz lotutako familia batean jaio zen eta hainbat eta hainbat pieza bitxiren egilea da. Artziniega herrian dagoen museo lantegi honetan ikus daiteke haren lana.

SANTXOTENA MUSEOA

 Barrataguren auzoa
Artziniega

   +34 945 396 664

   +34 605 717 857

  tlafragua@santxotena.org

Ordutegiak eta xehetasun gehiago ikus ditzakezu esteka honetan:

SANTXOTENA MUSEOA Santxotena lantegi museoa

ARZTINIEGAKO TURISMO BULEGOA

 Arteko Aldapa, 12
Artziniega

   +34 945 396 210

 

Bisitariak haren bildumaz gozatu ahalko du, eskultorearekin berarekin batera, bisitaria artearen munduan eskultore bat balitz bezala murgilduko duen esperientzia paregabe eta aparta baten bidez. Museoaren formatu originala eta paregabea, inor axolagabe utziko ez duena.

Instalazioak ikusmen-gabeziak dituzten pertsonentzat egokituta daude braillez idatzitako informazioaren bitartez, eta oztopo arkitektonikorik gabe dago, mugikortasun urria duten pertsonek bisita errazago egin dezaten.

Kokalekua

Artziniega Gasteiztik 55 kilometrora dago, Arabako iparraldean, eta Bilbotik 28 kilometrora. Arabako hiriburutik N-622 eta A-624 errepideak hartu behar dira; Bilbotik, aldiz, BI-636 eta BI-2604 errepideetatik edo AP-68 autobidetik heltzeko aukera dago. Garraio publikoa ere erabil daiteke, autobusez eta trenez.