Eduki publikatzailea

Uraren Museoa

Uraren Museoa proiektu berritzaile bat da, espazio elkarreragile gisa prestatua, non teknologia modernoek eta simulazioek ikaskuntza eta dibertsioa, aldi berean, ahalbidetzen baitute. Gainera, tresna baliogarria izan nahi du hezkuntzarako eta haurren eta helduen sentsibilizaziorako, naturako baliabideak zaintze, ingurumena hobetze eta ura arduraz kontsumitze aldera.

Ordutegiak eta xehetasun gehiago ikus ditzakezu esteka honetan:

URAREN MUSEOA  URAREN MUSEOA

AÑANAKO TURISMO BULEGOA

 Añana Turismo

 Miguel Diaz de Tuesta plaza z/g, Gesaltza Añana

 +34 945 351 386

  turismo@cuadrilladeanana.eus

Erakusketetarako gune interesgarri hau Sobronen dago, Arabako lurraldearen hego mendebaldean, natura ingurune pribilegiatuan, zeinaren historia urak markatzen baitu. Ebro ibaiaren inguruan egoteak haren izaera eta orografia definitzen dute, eta ez da ahaztu behar hango bainuetxe zaharreko ur mineral eta sendagarriek nolako propietateak zeuzkaten. Bainuetxe hori Espainiako Vichy gisa ezagutzen zen, eta oso ospetsua izan zen XIX. mendean zehar, eta XX. mendeko lehenengo erdian.

Sobronek omenaldia egiten dio historia horri Uraren Museoan.

Gai arloak

Uraren Museoak bost gai arlo eskaintzen dizkie bisitariei:

Ur bizia

Atmosfera limurtzailea daukan tokia da, uraren nondik norakoetan sartzeko gogoa ematen duena, ikusizko eta entzunezko sentsazio harrigarrien bidez, zeinak loturik baitaude substantzia horren egoera desberdinekin.

Uraren zientzia

Gune honetan, uraren eta bizitzaren artean dagoen lotura estua ulertzen da. Nondik datorren ikasten da, zerez osatua dagoen, nolako jarrera daukan, zein ezaugarri dituen, eta abar.

Ur sendagarria

Hemen aurkitzen dira urari historian zehar egotzi zaizkion eginkizun terapeutikoak eta erlijio desberdinetan izan duen garrantzia.

 

Informazio gehiago

Ura eta ingurumena

Ingurumenarekiko errespetuaren filosofiarekin bat, toki nabarmena daukate museoan planeta zaintzeko garapen ereduak eta ura aurreztu eta haren kontsumoa murrizteko jardunbideek. Gune honen amaieran, bisitaria tunel batean sartu ahalko da uraren zikloa sentitzeko.

 

Ur pentsalaria

Jendea giza buru erraldoi batean sartu ahalko da, zeinaren barruan proiektatuko baitira oinarrizko eginkizun biologikoetan elementu horrek daukan garrantziari buruzko irudiak eta mezuak.

Kokapena

Uraren Museoa Sobrongo udalerrian dago, Arabako hego mendebaldean, Gasteiztik 50 kilometrotara, eta Bilbotik, Logroñotik eta Burgostik 80 kilometrotara.