Zulueta jauregia: Gasteizko eraikinik bereizgarriena - arabaturismo
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Augustin Zulueta jauregia, Arte Ederren Museoan aurki dezakezu. Gaur egun, Gasteizko eraikinik bereizgarrienetako bat bihurtu da, Fray Francisco pasalekuan kokatuta; hiriaren bihotzean. 1941-ean Arabako Foru Aldundiak erosi zuen, eta hortik aurrera jendeari irekitako museo bat bihurtu zen, doako sarrerarekin.
Jauregiak, soto bat eta hiru altuera ditu, elementu klasiko, errenazentista eta gotikoekin. Gainera, leiho handietatik, argi naturala sartzen da eta barruan dagoen kapera argiztatzen du. Kanpoaldean, lorategi eder bat aurki dezakezu, non jendeak argazki ugari ateratzen ditu. Gainera, bikote askok leku hau aukeratzen dute beren ezkontza-erreportajeko argazkiak egiteko.
Gaur egungo museoari dagokionez, 1850-1950eko euskal artean espezializatutako bildumaz goza dezakezu, Juan Ángel Sáez eta Juan de Barroeta bezalako artisten artelanekin. Baita, artelan inpresionistak eta postinpresionistak ere badaude, Dario de Regoyos, Francisco Iturrino edo Aurelio Arteta bezalakoak.
Ignacio Díaz Olano, Arabako pinturaren pertsona garrantzitsuenetako bat, leku berezia dauka museoan, honako artelan hauekin: “El restaurante” edo “La vuelta de la romería del Calvario”. Zalantzarik gabe, artelan hauek museoa bereziagoa egiten dute. Bilduma horiez gain, museoak aldi baterako erakusketak eta bisita birtualak ere baditu.
Jauregia eta museoa pixka bat gehiago ezagutu nahi badituzu, web orri hau informazio guztia eskaintzen du.
que tipo de viaje
Aztertu zure interesak Araban
Ez daude bi bidaiari berdin. Batzuek natura bilatzen dute, beste batzuek jaialdiak. Edozer gauza interesatzen zaizula ere, deskubritu zure plan perfektua.
IKUSI PLAN GUZTIAK