Arabako Erromanikoaren Interpretazio Zentroa - arabaturismo
Eduki publikatzailea
Arabako Erromanikoaren Interpretazio Zentroa
Arabako Erromanikoaren Interpretazio Zentroa Gasteiztik 11 kilometrora dago, arabarren patroia hartzen duen Estibalizko Santutegiaren ondoan, eta arkitektura estilo horren erreferentea da Araban.
ESTIBALIZKO SANTUTEGIA
Cerro de Estíbaliz s/n, 01193 Villafranca de Estíbaliz
Ordutegiak eta xehetasun gehiago ikus ditzakezu esteka honetan:
Monasterio beneditarraren ondoko harrera eraikinaren baitan daude zentroaren instalazioak. Lau arlo tematikotan bereizita, erromanikoaren jatorria azaltzen da eta erromanikoak Araban duen presentzia aztertzen da. Hain zuzen ere, estilo horrek Euskadin probintzia horretan du ordezkaritzarik handiena, 240 eraikinekin.
Done Jakue bidearen Euskadiko tarteak eta Estibalizko Santutegiak ere protagonismoa dute.
Erakusketarako eta informaziorako eremua irudi, testu, maketa, facsimile eta ikus-entzunezko programa ugariz hornituta dago. Horiek guztiek Arabako Erromanikoaren errealitatera hurbiltzen dituzte bisitariak.