Olarizuko erromeria - arabaturismo
Breadcrumb
Eduki publikatzailea

Irailaren 12an Olarizuko erromeria ospatuko da Gasteizen. Erromeria hau irailaren 8aren ondorengo lehen astelehenean ospatzen da, XIX. mendetik. Egun honetako gauzarik tradizionala, Olarizu mendiaren tontorrean dagoen gurutzeraino igotzea da.
Eguna, goizeko 9:00etan hasten da Espainia Plazan Udal Txistulari bandaren eskutik. Ondoren, agintariek 9.9 kilometroko ohiko ibilbidea egiten dute mugarrietatik. Bitartean, Olarizuko zelaiak salmenta-postu ugariekin betetzen dira eta arabatarrek artisau-gozogintzaz, errozkilaz eta euskal pastel tipikoez goza dezakete. Bestalde, artisau-postu hauetan kosmetika naturala, fruitu lehorrak eta txosnak aurkitu dezakezu, baita talo tradizionalaz gozatu.
Eguerdian, babarrun jana hasten da eta arratsaldean, berriz, jende guztiarentzat prestatutako ekitaldiak. Jardueren artean puzgarriak, kontzertuak, Gargantua eta euskal dantzak aurki dezakezu. Azkenik festa Plaza Berrian amaitzen da zezensuzkoarekin.
que tipo de viaje
Aztertu zure interesak Araban
Ez daude bi bidaiari berdin. Batzuek natura bilatzen dute, beste batzuek jaialdiak. Edozer gauza interesatzen zaizula ere, deskubritu zure plan perfektua.
IKUSI PLAN GUZTIAK