Eduki publikatzailea

Bizipenen ibilbidea

Bizipenak

  • Familian egiteko ibilbidea 
  • Bizikletaz egiteko ibilbidea 

Webgune interesgarria

 www.gorbeiaeuskadi.com/

Autoz mugitu arren, ibilbidea Vasco-Navarro trenaren antzinako trazadurari darraio. Izan ere, Gasteizen Olaranbeko pasagunea zabaldu ondoren, probintzia osoa zeharka daiteke, Nafarroatik Gipuzkoara, bizikletaz edo oinez. Ez baztertu aukera hori, Arabako alde oso jator eta oroitarazle batera eramango baitzaitu.

Zure exodoa Arabako Mendialdeko Kuadrillan hasten da, Arabako mendi-ibiliaren eta mendiko bizikletaren sorlekuan. Antoñana herrian, Interpretazio Zentroak besoak zabalik hartuko zaitu lehenengo mugarrian barneratu baino lehen, Vasco-Navarro trenbidearen bide berdean (1). Ibiltzen hasi orduko, azalekoa baztertu duen inguru natural batean zaudela sumatuko duzu, erlaxatzeko eta gozatzeko sortuta. Presta zaitez esperimentatzeko. Aldarte sakonak agerrarazten dituzten forma naturalez ase ondoren, Bakardadearen baseliza bakartura hurbildu zaitezke, edo osteratxo bat egin zaharberritutako tunel zaharretatik Maeztu herrira iristeko, indarberritzeko han.

Bazkaloste lasai baten ondoren, bizi izandakoa zure buruan saltoka dabilela, zoaz Gasteiza. Bidean, Olarizu muino ospetsua erreferentzia hartuta, hiriko eraztun berdearen zati handi batekin egingo duzu bat. Haren harribitxietako bat ATARIA – Salburuako Hezeguneen Interpretazio Zentroa da (2). Haren eraikin nabarmena inguratzen duten hezeguneei eskainitako kantu bat da. Zerbitzuz beteta, haren erakusketa guneak natura balioak eta biodibertsitateak eta natura ondareak udalerrian duten garrantzia erakusten ditu. Haren behatokitik postaleko eszenez gozatuko duzu eta ulertuko duzu zergatik den Gasteiz, meritu osoz, Europako Green Capital eta zergatik duen Biosphere ziurtagiria. Euskadiko hiriburuak, ordea, bestelako esperientziak ere eskaintzen ditu. Ilargia lekuko, animazioak eta gastronomiak bere egiten dituzte kaleak, Erdi Aroko Almendratik, Zabalgunetik zein auzo berrietatik mugitu.

Biharamunean, Uribarri Ganboako urtegirako bidean (3), eraztun berde magikoari agur esateko denborarik gabe ia, Zuia-Gorbeialdeko Kuadrillarekiko muga zeharkatuko duzu. Har ezazu tarte bat urtegiaren inguruko ibilbidea egiteko, irabaziko dituzu parajeetan naturak ñabardura poetikoagoa hartzen du. Osteratxo lasaiak nora eramaten zaituen, Uribarri Ganboa, Landa edo Marietako establezimenduetan inguruko gutizia gastronomikoak dastatu ahalko dituzu.

Arratsaldean, urtegiaren ertzetatik joanda, eguneko bigarren mugarri naturalera iritsiko zara, Arabako Lautadako Kuadrillako lurraldean: Garaioko Parkera eta Mendixurko Parke Ornitologikoa (4). Bizikleta aloka dezakezu ibilbidea egiteko. Garaio, Gasteizko ur gezako hondartza gisa ezaguna, paisaia bukolikoz betetako parke bat da, haren kaitik ibili edo haren lur lasaigarrietan bainua hartzean berehalako esperientziak eskaintzen dituena. Bandera urdina jaso duten hondartza horietatik oso hurbil Mendixur Parke Ornitologikoaz gozatu ahalko duzu. Inguru ikusgarri horretako azaleko urak Nazioarteko garrantziko Ramsar hezegune izendatu dituzte eta Natura 2000 Sarean sartuta daude. Biodibertsitatearen oparik parkea habitat ezin hobea da eta parkearen ikur diren hegazti migratzaileak begiztatzeko tokia.
Gaua iritsita, bila itzazu aterpea eta esperientzia gastronomiko berriak edozein jatetxe, aterpe, nekazaritza-turismo eta hoteletan, Murgian, Legution eta Elosun batez ere. Biharamunean, itzuli Urrunagako urtegitik hurbil dagoen bidexkara Elosu herrira hurbiltzeko.

Han dago Ollerietako Euskal Buztingintza Museoa (5), arte bihurtutako lanbide baten historia biltzen duena. Azpimarratzekoak dira haren bilduma baliotsua, XV. mendeko piezekin, eta haren labea, XVIII. mendekoa, monumentu historiko izendatua. Baita Blanca ere, haren anfitrioi sutsua, bisitariei museoaren historia eta bilakaera era hipnotikoan narratzen duena.

Arratsaldean, naturaren deiak hurbil dagoen Urrunagako urtegira eramango zaitu berriro. Ardoaren eta Arrainaren ibilbidearekiko paralelo doa Albinako urtegira iritsi arte. Iparreko Bizkaiarekiko mugan, ibilbidearen azken mugarria dago, Hontza Extrem Abentura Parkea (6). Aurre egin zure beldurrei parkeko zuhaitzetan gora eginez edo tibetar zubiz, tirolinaz eta enbor kulunkariz osatutako ibilbide dibertigarrietan. Naturarekin kontaktuan esperientziaz betetako bidaiari agur esateko amaierarik onena.

Alde egitean, bizi izandako sentsazio guztiak gogoan oraindik, ulertuko duzu Araba zure iruditerian sartuta dagoela. Barruko kutxa hori, zeinean berriro bizi nahi zenituzkeen esperientzia onak gordetzen dituzun. Laster arte.