Eduki publikatzailea

Intrahistoria ibilbidea

Intrahistoria ibilbidea albo guztietatik magia darion lurralde batetik barneratzen da Araban. Añanako Kuadrillan kontrasteak ohitura zoragarria bihurtzen dira. Zoaz Tresponde herrian dagoen Santa Katalina Lorategi Botanikora (1). Denboraren joanak eta haren natura oparoak -mila espezie dauzka ia, autoktonoak eta bost kontinenteetakoak- Santa Katalinaren monasterioaren aurriak ezkutatu dituzte pixkanaka. Ezohiko toki hau, Badaiako Mendilerroaren bihotzean, “Starlight” Izar Parkea ere bada. Hartu behar duzun denbora haren natura apetatsuaz eta behaketa astronomikoaz gozatzeko.

Esperientzia gozo eta oroitarazle baten ondoren, zoaz Iruña Veleiako aztarnategiRuta de la Intrahistoria arkeologikora (2), Iruña Okan. Euskadiko kultura ondasunik garrantzitsuenen artean kalifikatuta, haren jatorria Brontze Aroaren amaieran dago. Ibilbidean, III. mendeko biztanleen usadioak eta ohiturak eta aurreko garaietako ebidentziak biziko dituzu. Zalantzarik gabe, oroimenean grabatuko zaizun bizi eskola bat.
Gaua iritsita, Añanako jatetxe eta ostatu eskaintzak bizi izandako emozioak barneratzen lagunduko dizu.

Hurrengo goizean, emozio erakargarriak dituzu zain Arabako Mendialdeko Kuadrillan. Han, Urizaharreko Erdi Aroko hiribildu bitxia eta Museo Etnografikoa (3) ezagutuko dituzu. Urizaharreko kaleetan galtzea beste garai bateko unibertso batean galtzea da. Bizi ezazu harresien aztarnen, Hegoaldeko Atearen eta Ronda Pasealekuaren, errotaren eta Igokundeko Ama Birjinaren elizaren artean. Eliza horrek XII. mendeko portale erromanikoa eta XVI.eko erretaula platereskoa dauzka.

Gure garaietara itzulita, indarberritu eta sentsazio mundutarragoak izan ditzakezu Urizaharreko edo Lagrango ostalaritza establezimenduetan.
Lagranen, hain zuzen ere, ibilbideko hurrengo mugarria dugu. GR-38 Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea interpretatzeko La Traviesa zentroa (4) naturaren eta teknologia berrien arteko topaketa atseginaren adibide bat da. Gainera, GR-38 Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidera sartzeko ate naturaletako bat da, Arabako Errioxaren eta Kantauriko portuen arteko antzinako mandazain bideetatik doana. Bidezka hori baltsamorik onena da errutinatik deskonektatu eta estresa ahazteko. La Traviesatik alde egitean, paisaien kontrasteaz gozatuz, gure ibilbideak Guardia hiribildura eramango zaitu, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillan. Toki bikaina, ‘Espainiako herririk ederrenen’ artean izendatua, gaua igaro eta plazer enogastronomiko mota guztiak uztartzeko.

Hurrengo goizean, hiribildu zoragarri horretatik ibili bitartean, ezustekoak dituzu zain urrats bakoitzean. Haren hirigune harresidun dotorearen behealdean Guardiako urmael zeltiberiarra dago (5). Ausaz, esku hartze arkeologiko batean, 2.100 urte baino gehiago dituen urmael baten aztarnak atera zituen argitara. Haren interpretazio zentroak galeria museografiko bat dauka, urari oso lotuta dagoen hiribilduaren historian murgiltzeko. Goizeko bigarren hitzordu historikoak muinoaren goialdean duzu zain, Erregeen Andre Mariaren elizaren ondoan. Abacial Dorrearen goialdetik (6) Arabako Errioxa osoa izango duzu zure oinetan. Diotenez, zerumugaren lerroan erantzuna aurkitzen zaie gaztelu-dorre honek bere oinplano karratuko hormetan ezkutatzen dituen enigmei. Guri agur esan aurretik denbora izango duzu Arabako Errioxako harribitxirik ezezagunenetakoren bat ezagutzeko, Lantziego, Moreda eta Oiongo dolareak. Orobat, labar-dolareak (7) derrigorrezko bisita bat dira ulertzeko ardoa noraino den gure kulturaren osagai bat. Bastidan, Arabako Errioxaren ekialdean, hamabi dolare bisita daitezke, bertan ardoaren erritualaren eta historiaren arteko bisita batean ihes egiteko. Monte Buena Norte izeneko dolarea, egoera onenean dagoena eta irisgarriena, jardunaldi gogoangarrien amaiera izan daiteke

Egun batzuk igarota, bizi izandako une gozoak gogoratzen ari zarela, deia entzungo duzu. Eta barruko ahots horrek berriro ekarriko zaitu gurera. Laster arte.