Gaztandegietara Bisita - arabaturismo
Eduki publikatzailea
Gaztandegietara bisita
Gasteizetik heltzeko N-104 errepidea hartu behar da, Irunerantz; 4,5 km-ra A-132 errepidea hartu behar da Lizarrarantz, Argandoña herriko bidegurutzeraino. Herritik 1,5 km-ra Interpretazio Zentrora heltzen gara.
Arabako zenbait eskualdetan kokatutako hogei bat ustiategik egiten dute ontzeko gutxienez bi hilabete behar dituen zapore eta kalitate bikaineko gazta hori. Gaztagile gehienak euren ardien esnez hornitzen dira, eta ingurumena eta landareen zikloa errespetatuta egiten dute lan.
Gaztandegi horietako askok jendearentzat bisitak eskaintzen dituzte gastronomia-produktu bikain hori nola egiten den ezagutzeko, artzainen beraien eskutik. Halaber, bisitariek gazta-dastaketarako hastapen labur bat jasotzen dute, eta jakina Idiazabal gazta probatzen dute bere zaporearen ñabardurak bereizten ikasteko.
Bisita daitezkeen gaztandegiak
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetan jar zaitezke gaztandegiekin edo turismo bulegoekin (Arabako Lautadakoa: 945 30 29 31, Zuiakoa: 945 43 04 40 eta Aiarakoa: 945 39 37 04, 944 03 49 30, 945 39 62 10, 945 39 94 14).