Eduki publikatzailea

Nerbioiko Jauzia

Salbada mendizerra, Gorobel izenarekin ere ezagutzen dena, hego-ekialdean Santiago mendia eta ipar-mendebaldean Angulo mendatea banatzen dituen 20 kilometroko luzera duen profil irregularreko multzo menditsu izugarria da. 300 eta 400 metro arteko desnibela dauka.

Helbidea

Delika, Araba

Informazio-gunea

Amurrioko turismo bulegoa


Aldai kalea, 3 behea 91470 Amurrio

+34 945 393 704

ASTEARTETIK OSTIRALERA
10: 00etatik 14: 00etara eta 17: 00etatik 19: 00etara
LARUNBATAK ETA IGANDEAK 10etatik 14etara
 

UZTAILEAN ETA ABUZTUAN
LARUNBATEAN 10: 00etatik 14: 00etara eta 17: 00etatik 19: 00etara

Hala, benetako natura harresia eratzen da eta gailur enblematikoenak Tologorri, Ungino eta Txarlazo dira.

Mendi horiek pasaia zoragarriak marrazten dituzte baina eskualdeko panoramikarik onena, zalantzarik gabe, Nerbioiko begiratokitik ikusten dena da. Begiratokia Delika arroilaren gainean esekitako balkoi batean datza eta bertatik Nerbioi ibaiak 300 metroko ur-jauzi ikusgarrian salto egiten duela ikus daiteke euri garaian. Espainiako ur-jauzi handiena da eta Europako garrantzitsuenetako bat.

Mendizerrako multzo osoak, gainera, tradiziozko artzain bizitzari lotutako eraikuntzen hondar ugari hartzen ditu barne: txabolak, aterpeak, historia aurreko hondarrak, otsozuloak, etab.

Segur aski otsozuloak zonako eraikuntza bitxi eta berezienetakoak izango dira. Izan ere, horietako asko ondo kontserbatzen dira eta otsoak ehizatzeko antzinako sistema osorik ikusi eta interpretatzeko aukera ematen dute. Gibijoko, Santiago mendiko eta San Miguelgo otsozuloak gailentzen dira.

Natura inguru honetan ibiltzea plazer bat da eta haur eta helduentzako aisia aukera egokia.

Mendi ibiliak egiteko zenbait bide daude. Ezagunenak eta jende gehien biltzen duenak pagadi eder baten bidez Nerbioiko begiratokira darama. Hala ere, hori bezain erakargarriak diren beste aukerak egon badaude, esaterako, Delikako arroilatik doana, izen bereko Arabako herritik. Azken hori udako hilabeteetan egin behar da.

Non dagoen, nola iritsi

Arabako eta Burgosko mugan dagoen Nerbioiko Begiratokira iristeko, iparraldetik, Arabako Urduñako portua igoz, edo hegoaldetik Burgosko Berberana udalerritik irits daiteke. Autoa gaitutako aparkalekuan utzi behar da, eta seinaleztatutako bide batetik plataformaraino joan.

Delikara iristeko eta izen bereko arroila egiteko, Gasteiztik N-622 errepidea hartu behar da, ondoren A-2521 errepidea Urduñaraino eta BI-4906 errepidea. Bilbotik, AP-68 errepidea, A-625 errepidea Urduñaraino eta, ondoren, BI-4906 errepidea.