Eduki publikatzailea

Santa Katalinako Lorategi Botanikoa

Santa Katalinako Lorategi Botanikoa Tresponde herrian dago. Erdi Aroko historia aurkituko duzue bertan, XIII. mendeko monasterio baten hondar egokituak eta hainbat uharka, eta balore ekologiko eta ingurumenezko handia, ia mila landare espezie baitaude bost kontinenteetatik ekarriak.

Santa Katalinako Lorategi Botanikoa

  Interpretazio Zentroa, 01191 Trespuentes

  +34 688 897 048

   jardincatalina@gmail.com

  Jardin Botanique de Santa Catalina

  Asociación de amigos del Jardin Botánico de Santa Catalina

Añanako Turismo Bulegoa

 Plaza Miguel Díaz de Tuesta s/n
    Salinas de Añana

 +34 945 35 13 86

 turismo@cuadrilladeanana.eus

  www.ananaturismo.com

Pribilegiatua da, munduko lehen izar parketzat onartua izan zelarik, zerua behatzeko baldintza egokiak baititu. Bisitariei, zeruan izarrak eta konstelazio garrantzitsuenak ezagutzeko tresneria eskaintzen zaie.

Santa Katalinako Lorategi Botanikoak izen bereko jauregi-komentuaren aurriak inguratzen ditu eta Badaia mendizerraren hego-ekialdeko mazela erdian dago.

Eskaintza, gainera, kultura programa interesgarri batekin osatzen da: hegaztiak identifikatzeko ikastaroak, landare sendagarrien ezagutza, etab. Halaber, denboraldiko erakusketak eta erleen bizitzari, erlezaintzari eta eztiaren, jelearen, zeromaren eta propoliaren produkzioari buruzko erakusketa etengabea ditu.

Lorategitik barrena egindako ibilbidean zehar Badaia mendizerrako landareak ezagutu ahal izango ditugu, baita beste bost kontinenteetako jatorrizko beste batzuk ere. Halaber, inguruko natura aberastasuna ikusi ahal izango dugu eta Erdi Arora eramango gaituzten komentuko aurrien sekretuekin harrituko gara. Ibilbidean historia eta natura batzen dira.

Lurzati honetan bilduma botanikoa kokatzeko ideia lekuko flora aberastasun handian oinarritzen da klima mediterraneoko espeziak eta izaera atlantikoaren espeziak batzen baitira, mikroklima berezia baitauka.

Santa Katalinako Lorategi Botanikotik barrena ibiltzeak askotariko bistez gozatzeko aukera ematen du: sakanaren hondotik komentuko aurriak ikusten dira. Puntu altuenetan, berriz, bistak zabalagoak dira eta sakana ia-ia osorik eta Arabako Lautada (Iruña Veleia aztarnategia), Tresponde herria eta Zadorra ibaiaren gainean duen zubia, Mendoza eta bertako dorrea eta Gasteizko mendiak ikus daitezke.

Gainera, Bonsaien erakusketa iraunkorra ere badu. 2021az geroztik, mugikortasun urriko pertsonentzat, ikusmen- eta entzumen-arazoak dituztenentzat espazio irisgarriagoa da.
 
APP

Horrez gain, lorategia ezagutzeko aukera ematen duen app bat ere badu, XIV. eta XVI. mendeetako zenbait txoko 3Dn birsortuz. Aplikazioak, oraingoz, koruaren, elizaren erdiko nabearen eta klaustroaren eta kanpoaldearen itxura ezagutzeko aukera ematen du, baina helburua denboran zehar bidaiatzeko puntuen zerrenda "zabaltzen joatea" da. "Onena pantailan agertzen den lorategi botanikoaren lekuan kokatzea da, eta lehen eta orain nola zegoen erakustea", gomendatu du Iker Ordoñok, "Audiogida gisa ere erabiltzen den app-a" garatu duen Arkikus proiektuaren sortzaileetako batek.
Deskargak: Google Play ; App Store (Uraren Museoa)

Kokapena

1.500 bat metrora Tresponde herriaren hegoalde norabidean. Langraiz Okatik 5 kilometrora eta Gasteiztik 12 kilometrora. Lorategiak maila desberdineko hiru parking ditu. 170 kotxe sar daitezke bertan.

APPa