Santiago - arabaturismo
Eduki publikatzailea
Santiago Eguna
Gasteizko jai nagusiak Andre Mari Zuri Gasteizko zaindariaren ohoretan ospatzen dira, abuztuaren 4tik 9ra, baina bere atarikoa dauka uztailaren 25ean, “Santiago egun”ean, “Blusaren eta Neskaren eguna” ospatzen denean. Egun horretan, gasteiztarrak San Frantzisko aldapara hurbiltzen dira baratxuriaren erosketa tradizionalerako eta blusen eta nesken kuadrillek urteko lehen paseotxoa egiten dute.
GASTEIZKO TURISMO BULEGOA
Espainia plaza 1. zk, 01005 Vitoria-Gasteiz
Jai programa osatzeko, nekazaritza eta abeltzaintza azoka, festak, herri kirola, musika, etab. ere badaude.
Kokapena