Santxotena lantegi museoa - alavaturismo
Eduki publikatzailea

Santxotena lantegi museoa
Xabier Santxotena artista, Jorge Oteizaren jarraitzailea, egurraren artisautzari tradizioz lotutako familia batean jaio zen eta hainbat eta hainbat pieza bitxiren egilea da. Artziniega herrian dagoen museo lantegi honetan ikus daiteke haren lana.
Bisitariak haren bildumaz gozatu ahalko du, eskultorearekin berarekin batera, bisitaria artearen munduan eskultore bat balitz bezala murgilduko duen esperientzia paregabe eta aparta baten bidez. Museoaren formatu originala eta paregabea, inor axolagabe utziko ez duena.
Instalazioak ikusmen-gabeziak dituzten pertsonentzat egokituta daude braillez idatzitako informazioaren bitartez, eta oztopo arkitektonikorik gabe dago, mugikortasun urria duten pertsonek bisita errazago egin dezaten.
Kokalekua
Artziniega Gasteiztik 55 kilometrora dago, Arabako iparraldean, eta Bilbotik 28 kilometrora. Arabako hiriburutik N-622 eta A-624 errepideak hartu behar dira; Bilbotik, aldiz, BI-636 eta BI-2604 errepideetatik edo AP-68 autobidetik heltzeko aukera dago. Garraio publikoa ere erabil daiteke, autobusez eta trenez.
SANTXOTENA MUSEOA
Barrataguren auzoa
Artziniega
LARUNBATA
11:00etatik 13:30etara
16:00etik 19:00era
IGANDEA
11:00etatik 14:00etara.
BIZITAK ORDUTEGI HONETATIK KANPO, ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ERRESERBATU.
ASTEARTETIK LARUNBATERA
11:00etatik 14:00etara
16:30etatik 19:30 00etara.
IGANDEAK
11:00etatik 14:00etara .
ASTELEHENETAN ITXITA (ABENDUAREN 25EAN ETA URTARRILAREN 1EAN ETA 6AN ERE BAI)