Aste Santua - arabaturismo
Eduki publikatzailea
Aste Santua
Donejakue bidearen barrualdeko ibilbideak Aizkorri-Aratz mendilerroa gurutzatzen du San Adriango tuneletik, Gipuzkoatik datorrela. Ondoren, Araban barruratu eta iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du Fantses Bidearen bila. Arabako tartea komunikazio-bide garrantzitsua izan zen erromes, bidaiari eta merkatarientzat, seguruagoa zitzaielako.
Hala, XIII. mendearen hasieran goraldia izan zuen, eta XIX. mendera arte iraun zuen bultzada horrek, orduan erabiltzeari utzi baitzioten. Gaur egun, goieneko aldi horietako elementu eta hondarrak ikus ditzakegu bidean, eta Arabaren ikuspegi ezberdina izan dezakegu. Ikuspegi berri hori kontrastez eta ñabarduraz beterik dago, bai eta historia urtetsua eta izaera berezia duten herriez ere.
Ibilbide honetan barneratzea historiaz beteriko mendi eta alderdietan zeharkatze da, monumentu megalitikoen ondotik paseatzea, Arabako erromanikoaren bitxiak deskubritzea, altxor naturalez eta ametsezko paisaiez gozatzea, eta ehun urte baino gehiagoko mahastien ondotik ibiltzea. Eta jakina, gastronomia entzutetsuaz eta jarduera soziokulturalez gozatzea ere bai.
Ibilbidea San Adriango tunel historikoan hasten da. Tunel horretan jendea bizi zen antzina-antzinatik. Aguraingo Kuadrillan sartzen da, eta Iter XXXIV galtzada erromatar zaharraren trazadurari jarraituz, Zalduondo, Erdoña, Agurain, Gazeo, Ezkerekotxa eta Burgelu herriak zeharkatzen ditu, Gasteiz hirira heldu arte. Arabako hiriburutik, erromesak Añana eskualdean eta Arabako Errioxan sartzen dira Errrioxako lurraldera heldu baino lehen.
Ibiltariek aterpeak eskura dituzte Agurainen (945 30 29 31, Dulantzin (635 71 11 73 / 620 53 20 36), Gasteizen (945 27 59 55), Argantzonen (945 37 30 06) eta Buradon Gatzagan (657 735 034).
Etapak
Zegama-Salvatierra
Gipuzkoako Zegamako udalerritik Arabako lurraldean barneratuko gara San Adriango tuneletik, antzina merkatarien eta bidaiarien pasabide eta bidelapurrez jositako eremua izandako leku historiko horretatik, alegia, eta apurka Zalduondo eta Agurainerantz hurbilduko gara.
San Julian baseliza erromanikoa, Lazarraga-Amezaga jauregia en Zalduondon, eta jauregian bertan dagoen Museo Etnografikoa, eta Aguraingo hirigune historikoa, etapa honetako gune interesgarrietako batzuk besterik ez dira.
Salvatierra-Vitoria
Etapa hau Agurain hiribildutik abiatzen da eta Arabako Lautada zeharkatzen du, Gasteizera heldu arte.
Erromesa bere ibilbidean Gazeo herrira iristen da, eta bertan Toursko San Martin eliza erromanikoko pintura gotikoak ikusiko ditu, baita Dulantzi herria, XII. mendeko Aiarako Ama Birjina baseliza erromanikoa, Burgelu, Estibalizgo Santutegia eta erromatarren garaiko Arkaiako termak ere, Arabako hiriburura heldu aurretik.
Vitoria-La Puebla de Arganzón
Gasteizen hasten da, Trebiñurantz (Burgos) abiatzen da eta bidean San Migel gaina gainditzen du.
Euskadiko hiriburuan ez dugu galdu behar Erdi Aroko almendraren kaleetan eta kantoietan ibiltzeko aukera, eta ezinbestean Santa Maria Katedral zaharra bisitatu behar du. Etapa honen hurrengo geldialdia Armentiako San Prudentzio Basilika da.
La Puebla de Arganzón-Briñas
Etapa hau Trebiñu konderrian hasten da eta hegoalderantz abiatzen da Ebro ibaiaren alboan kokatzen den Briñas hiribilduraino, Errioxan. Portillako eta Ocioko gazteluak, eta Erdi Aroko Gatzaga Buradon hiribildua deigarri izango zaizkion ibiltariari, eta atsedena hartzera gonbidatuko dute.
La Puebla de Arganzón-Miranda de Ebro
Trebiñuko konderritik hego-mendealderantz joko dugu eta Burgosko lurraldean Miranda Ebrora helduko gara.