Turismo Irrisgarria - arabaturismo
Eduki publikatzailea
Turismo Irrisgarria
Bilatzen ari zaren hori dugu Araban. Natura, ondarea, kultura, enogastronomia… Gure lurraldeko zoko guztietan daude sekretuak aurkitzeke, historia eta kultura ikasteke, bideak ibiltzeke eta jaki gozoak dastatzeke. Gure ateak zabal-zabalik dituzte bidaiari guztiek, batik bat mugikortasun urria edo dibertsitate funtzionalen bat dutenek.
Arabako erakundeak eta enpresak lankidetzan ari gara arabarrek nahiz bisitariek aukera izan dezaten gure baliabide turistikoez gozatzeko, museoetan, jatetxeetan, upategietan, parke naturaletan eta abarretan irisgarritasuna sustatzen duten programen bitartez. Azken helburua da emakume eta gizon guztiek aisialdiaz gozatzeko eta turismo informazio egokitua eskuratzeko duten eskubidea asetzea.
Honako plan hauek proposatzen dizkizugu, besteak beste:
• Gure jauregiak eta museoak ezagutzea.
• Gure parke naturalen sare handiaz gozatzea, ekoibilaldi inklusiboen bidez.
• Gatz Haranaren paisaia eta han gainjarritako 5.500 gatz larrainak mirestea.
• Arabako Errioxan zehar ibiltzea, mahastiz inguratutako Erdi Aroko hiribilduetan eta upategietako kalatuetan.
• Gure bideetatik paseatzea eta gure natura bizitzea.
• Gasteiz eta haren erakarpen guztiak bisitatzea.
Ibilaldiak historiatik
Araban, gure historia xuxurlatzen duten sekretu ugari daude han-hemenka. Edonora begiratuta ere aurki daiteke monasterio bat, jauregi bat, dorretxe bat edo arkeologia aztarnategi bat. Iraganean murgiltzeko aukera ematen duten makina bat leku daude, eta egunez egun egokitzen ari dira, dibertsitate funtzionala duten pertsonei ateak irekitzeko.
- VARONATARREN DORRE-JAUREGIA
- ARTZINIEGAKO ETNOGRAFIA MUSEOA
- IRUÑA-VELEIAKO ARKEOLOGIA AZTERNATEGIA
- AGURAINGO HIRIGUNE HISTORIKOA
- ARBULUKO ELIZA
Ardoaren kultura
Arabako Errioxa probintzia honen bitxietako bat da. Eskualde horrek gure lurraldeko onena bildu eta ardo bikain bihurtzen du. Baina, horrez gain, leku hori paregabea egiten duten beste faktore batzuk biltzen eta uztartzen ditu Arabako Errioxak: ondareak eta modernotasunak bat egiten dute, eta aurkitzeke dauden enigma ugarirekin gozarazten digute.
- BISITA GUARDIARA
- ERREGEEN ANDRA MARIA ELIZA
- BARBAKANA URMAEL ZELTIBERIARRA
- BODEGAS VALDEMAR UPATEGIA
- BODEGAS FAUSTINO UPATEGIA
- BODEGAS VIÑA REAL UPATEGIA
- BODEGAS BAIGORRI UPATEGIAK
- VILLA LUCIA ARDOAREN INTERPRETAZIO ZENTROA
- GUARDIAKO WINE OIL SPA VILLA
- ARDOAREN IBILBIDEA
Ezezagun handiak ezagutuz
Arabak misterio handiak ezkutatzen ditu, eta makina bat esperientzia bizitzeko aukera ematen du: ura, gatza, lorategia, zura... Esperientzia paregabeak, ezagutza elikatzeko jakin-mina pizten dutenak, egunerokotasunera jakintsuago, ikasiago, biziago itzultzeko.
Gure natura zure esku
Araba, zerbait izatekotan, natura da. Lurraldearen lau puntu kardinaletan berdea da nagusi. Mendiak, haranak, basoak…, bideek eta bidexkek zeharkatuta. Horietako asko egokituta daude, dibertsitate funtzionala duten pertsonek bisita ditzaten.
- VASCO-NAVARRO TRENBIDEAREN BIDE BERDEA
- VALDEREJOKO PARKE NATURALA
- GORBEIAKO PARKE NATURALA
- IZKIKO PARKE NATURALA
Vitoria-Gasteiz
Gasteiz, Arabako eta Euskadiko hiriburua, milaka urteko hiria da, ondare historiko eta artistiko aberatsa du, baita kultura- nahiz kirol-jarduera ugari ere. Hirigune historikoa edo Erdi Aroko almendra irisgarria da mugikortasun urria duten pertsonentzat, arrapala mekanikoak eta igogailuak ditu-eta. Bidaiariek hamaika ibilbide eta bisita gidatu inklusibo dituzte hiriko turismo baliabide nagusietara. Gainera, Gasteizko museo guztiak irisgarriak dira, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako sarbideak eta zerbitzuak dituzte, eta doako gurpil aulkiak eskaintzen dituzte bisitak egiteko.
LEKUAREN PLANOA