Trujales de Rioja Alavesa - arabaturismo
Eduki publikatzailea
Arabako Errioxako Olioa
Lantziegoko olio errota Arabako Errioxako zaharrena da, eta irin errota zahar baten gainean instalatuta dago; hain zuzen ere, zenbait urtean errota batek eta besteak aldi berean funtzionatu zuten.
LANTZIEGOKO OLIOA
Kale nagusia 38, 01308 Lantziego
Alarilla kalea 72, 01308 Lantziego
1913az geroztik Udalaren jabetzakoa da udalerriko bizilagun baten, Eustaquio Alvarez de Eulateren dohaintzari esker.
Iraganean errotaren makinak urarekin mugitzen ziren, eta geroago motor elektriko batekin. Energia transmititzeko barra multzoen sistema oraindik ere kontserbatzen du.
Lantziegoko eta inguruko udalerrietako laborariak hona etortzen dira duela urte askotatik, oliba prentsatzera. Gaur egun 80.000 kilo oliba ehotzen ditu, eta gutxi gorabehera 21.000 litro olio lortzen ditu.
Nabarmentzekoak: Arabako ekoizleek Arabako Errioxan lantzen den Arroniz barietatea konpartitzen dute. Hain zuzen ere Arabako Errioxak klima berezia du, eta horrek lurrin berezia eta puntu garratz eta mina dituen gustua ematen ditu.
Uste da Araban olibondoen jatorria feniziarren garaian dagoela, haiek ekarri baitzuten olioaren kultura eta olioaren laborantza. Hala ere, eskualdea erromatarrek bete zuten olibondoz. Ebro = “oleum flumen” (olio ibaia). Oliba olio birjina estra, Euskolabelduna.
Kokapena
Lantziego Gasteiztik 58 kilometrora dago, A-2124 errepidetik barrena, Gasteizko mendatetik barrena; BU-750 errepidea Armentiako Bentaraino; CL-127 errepidea; A-126 errepidea, Lapoblazioraino; NA-7300 errepidea eta A-3220 errepidea. Logroño 16 kilometrora dago, N-232a eta A-3220 errepideetatik.