Búsqueda - arabaturismo
Buscador general
Gatz Harana Duplicate 1
Gatz Harana
Etorri Gatz Haranera eta esperientzia paregabeaz disfrutatuko duzu: munduko arkitektura, paisaia, arkeologia, geologia eta historia multzo bitxienetako bat ikusteko eta ezagutzeko parada. Zergatik? Gatz Harana, mundu mailan, gatzaren historiaren adibide adierazgarrienetako bat delako. Antzinatik “urre zuri” izenarekin ezagutzen da.
Bisita gidatuak
Calle Real, 42 Salinas de Añana
945 351 111
GATZ HARANA FUNDAZIOA
Pza Miguel Díaz de Tuesta, 1 Salinas de Añana
945 351 413
administracion@vallesalado.com
AÑANAKO TURISMO BULEGOA
Plaza Miguel Díaz de Tuesta s/n. Salinas de Añana
945 35 13 86
UDAN (APIRILA – URRIAK 12)
Astelehen – Igandea 9:45 – 14:30 eta 15:45 – 19:30
URRIA, AZAROA ETA MARTXOA
Astelehen – Ostiral 10:30 – 14:30
Larunbat, igande eta jaiegunetan 9:45 – 14:30 eta 15:30 – 17:30
NEGUAN(ABENDUA – OTSAILA)
Astelehen – Igandea 10:30 – 14:30
Duela milaka urtetatik etengabean bertan bizi izateko arrazoi boteretsu bat inguruko gatz iturburuei lotuta dago. Biztanleak gatz produkzioaren inguruan bizi izan dira beti eta garai historiko bakoitzeko baldintzatzaile eta berezitasunetara egokitzen jakin dute.
Ur gazia iturburuetatik putzu eta terraza mailakatuetara zuzentzen duten egurrezko 4 kilometroko kanalizazioek osatutako paisaia paregabea eta ikusgarria da emaitza. Terraza horiek gatza biltzeko larrainak jasaten dituzten harriz, egurrez edo buztinez eraiki dira.
Horrek egituren ahulezia handia eragin du eta, ondorioz, egiturok etengabean zaindu eta mantendu behar dira. Gatza egiten duten langileek harrizko hormak, egurrezko egituren oinarri gisa, aprobetxatzen jakin dute, horien gainean altuera handiko terrazak eraikitzeko eta, kasu batzuetan, zortzi metroko altuera gainditzen dute.
2017an FAOk Munduko Nekazaritza Ondare izendatu zuen.
"Munduko Nekazaritza Ondarearen Sistema Garrantzitsuen (Sipam) eta Europako antzeko lurraldeen dinamizazio eta balorizazio turistiko jasangarria sustatzea" helburu duen VALSIPAM erakundearen parte da.
Nola lortzen da gatza?
Gesaltza Añana eta herriaren inguruak diapiro izeneko geologia fenomeno baten gainean kokatzen dira. Alegia, fenomeno horren bidez, lurraren barnealdetik duela milaka urte desagertutako antzinako itsaso batetik gatza sortzen da.
Iturburuek gatzuna modu naturalean eta etengabean azalerara hornitzen dute eta horrek zulorik eta ponpaketarik egin behar izan gabe erabiltzeko aukera ematen du. Gatz Haranean eta bere inguruan kopurua handia da baina horietako lau bakarrik –Santa Engracia, La Hontana, El Pico eta Fuentearriba- aprobetxa daitezke, emaria etengabea baita eta gazitasun maila asetzetik hurbil baitago.
Honela lortzen da gatza Añanan: gatzuneko ura natura baliabideen bidez baporatuz. Horretarako, ur gazia larrain izeneko plataforma horizontal batzuetan botatzen da. Larrain horien azalera aldatu egiten da, hamabi eta hogei metro koadro bitartean.
Jabe batek landutako larrain taldeak baserri deitzen dira. Baserri horiek paisaiaren orografia konplexura egokitzen dira, bai formari, bai altuerari dagokienez eta, hala, Gatz Haranaren zati handiena okupatzen duten irudi bereziak sortzen dira. Egun, dagoeneko berreskuratu direnak eta ekoizten ari direnak daude (2.000 larrain baino gehiago).
Gatz produkzioa etenik gabe mantendu da Gatz Haranaren historia osoan zehar baina merkatuen premietara egokitu zen.
Esperientziak agerian jarri du Gatz Haranaren egoera egokia mantentzeko modurik onena gatza ekoiztea dela. Izan ere, egurra mendetan zehar babesten da ur gaziarekin kontaktuan egotean.
Kalitatearen aldeko apustuk gaur egun ikuspegi berri bat mahaigaineratu du. Gatz bat bakarrik produzitu beharrean, historian zehar egin den moduan, Gatz Harana Fundazioak lau gatz natural mota merkaturatu ditu: iturburuko gatz minerala, gatz lorea, gatz likidoa eta txuzoa.
Hala ere, Gatz Harana gatz fabrika bat baino zerbait gehiago da. Oinak garbitzeko putzua ere eskaintzen du. Bertan, ur gaziaren efektu terapeutikoen etekina balia daiteke. Lehengo denboretan, gatza egiten zuten langileak eta Añanako bizilagunak bainatzen ziren putzuen eguneratzea da espazio hori.
Halaber, Gatz Haranean mota guztietako turismo eta kultura jarduerak antolatzen dira. Honako hauek dira jarduera nagusiak:
- Gatz uztaren hasiera.
- Gatz uztaren amaiera.
- Entroje jaia.
- Musika, antzerki eta magia ikuskizunak.
- Ingurumen-bisita, familia-tailerrak, egokitutako bisitak, gatz-tailerra edo iturburuetarako bisita antolatzen dira, baita errealitate birtualeko bisita ere.
- Gatzezko spa bat dauka.
Kokalekua
Gasteiztik 30 kilometrora, A-2622 errepidetik edo AP-1 eta A-2622 errepideetatik.