Sopeñako Errege Bidea

Sopeñako Errege Bidea

Sopeñako Errege Bidea ibilbide handiko (IH-284) bide bat da. Ez dauka desnibel handirik, eta Burgoseko Mena haranaren eta Urduñako hiriaren artean igarotzen ziren merkatari eta salerosleek erabilitako bide baten historiara hurbiltzen gaitu.

bilbidea Urduñan hasten da, eta, berehala, Txarlazoko bidetik Salbada mendizerraraino igotzen da, geroago Lendoñogoiti eta Añes norabidean jarraitzeko. Herri horretatik, Erdi Aroko Artziniega hiribildura jotzen da, San Miguel ibaiko harana eta Soxo eta Soxoguti herriak gurutzatuz.

Izoriara doan adarra Amurrion sortzen da, eta handik Kexaa monumentaleraino jarraitzen du. Gero, Menoiora arte daraman bidea hartzen du, Oletarreko parajeraino, Anguloko bide ezagunean zehar.

GR 284.1 adarrak Salbada mendilerroko gailurretara eramango gaitu. Oletar ingurutik, bideak Aroko mendate historikoa bilatzen du, eta ikuspegi paregabeak eskaintzen dituen paisaia karstikoa igarotzen du. Gure galtzada, mendilerroko hainbat gailur gainditu ondoren, Goldetxoko bidearekin elkartzen da, Txarlazotik Urduñarantz jaisten denarekin; eta animalia nahiz gurdientzat bide hobea denez, Sopeñako bideko merkatariak eta salerosleak erakarri zituen.

Etapak

Urduña-Añes

Mandoek eta merkatariek Gaztelako eta Urduñako lurretan egindako joan-etorriak egitera gonbidatzen du lehen etapak. Urduñatik abiatzen da Lendoñogoitirantz, mazelan zehar-zehar eta ia desnibelik gabe, Añes herrira daraman bidea bilatzeko, non dolmenak aurkituko baititu.

Añes-Artziniega

Añes herritik, Salbada mendizerrako erliebe tenteak atzean utzita, bidea Erdi Aroko Artziniega hiribildura abiatzen da, San Miguel ibaia eta Soxoko harana igaroz.

Amurrio-Oletar

Amurrio eta Oletar artean, baserri inguru batean zehar igarotzen da, hainbat leku interesgarritatik –esaterako, Izoria eta Menoio- eta historiaz betetako leku bat jotzen: Kexaako monumentu multzoa. Inguru hori Arabako lurraldeko bitxi arkeologiko eta arkitektoniko handietako bat da.

V284.1 Adarra. Oletar-Txarlazoko bidea

Adar hori Oletarreko zelaietan hasten da, Salbada mendizerrako gailurretatik gertu igotzen da eta, Aroko mendate historikoa igaro ostean, inguru paregabean Kobatako artzain txaboletara iristen da. Gure urratsak Artzainbidexkatik eginez, lehengo Txarlazoko bidera iritsiko gara eta Urduñara jaitsiko gara.

 

Informazio gehiago

Posten Errege Bideari eta Arabako Ibilbide Berdeen Sareko gainontzeko bideei buruzko informazio guztia honako esteka honetan dago eskuragarri:

GR 284. Sopeñako Errege Bidea

Arabako Ibilbide Berdeen Sarea