Día del Gaitero

Gaita-Jotzailearen Eguna

Maiatzean, Guardiak Arabako Errioxako eta Arabako jai ospetsuenetako bat ospatzen du: Gaita-jotzailearen Eguna. 1975eko maiatzaren 11n sortu zen, Jesus Martinez (Jimeleo) herriko gaita-jotzaile nagusiari omenaldia egiteko, baina urteen poderioz gero eta pertsona gehiago erakartzen duen ospakizuna bihurtu da.

Izan ere, hasiera batean ospakizuna igandean baino egiten ez bazen, orain asteburu osoan luzatzen da. Hala, gertaera kultural horrek Euskadiko zenbait tokitatik, auzoko probintzietatik eta toki urrunagoetatik, hala nola Valentzia, Zamora edo Soria, Hendaia edo Baionatik iritsitako gaita-jotzaile taldeak biltzen ditu.

Zer aurkituko du Guardiara Gaita-jotzailearen Egunaz gozatzera doan bisitariak? Kontzertuek, dantza jaialdiek, konposizio lehiaketek eta obren berreskurapenak, dianek, kalejirek, eta abarrek, jarduera programa zabal bat osatzen dute.

Guardian gaita-jotzaile eta dultzainero garrantzitsuak sortu dira eta udalerria, bere Erdi Aroko zaporearekin, esparru ezin hobea da tresna horren oihartzunak bere kaleen artean entzuteko.

Arabako lurralde historikoko folklore zabalaren barruan, gehienentzat dantzak eta haien musika ezezagunak dira ia. Arrazoia ez da haien urritasuna, ez baitira urriak, haiek deskribatu, aztertu eta ikertzeko egin den lan urria baizik.

Aurkitzen den dokumentazioa ere urria da, ez dago batere ia hogeita hamar urte baino gehiago atzera egiten badugu. Transmititzeko bidea ahozkoa izan da beti, gehienez ere partiturak aurki ditzakegu, apunte txikiak gehien bat, gaita-jotzaileen bildumetan.

Musika eta dantza bakoitzak jotzeko bere unea zeukan, bere egun berezia, eta handik kanpo ez da eszenaratzen, eta, kasurik onenean, hori urtean behin gertatzen da. Melodiak eta dantzak herriarenak dira, ez haien sorkuntzagatik, haien erabileragatik baizik, ez da irteten, kanpoan ez da ezagutarazten, transmititzeko eta zabaltzeko bide bakarra gaita-jotzailea da.

Kasu gehienetan, dantza gazteek jokatzen dute, eta gazte horiek urtero ia edo adin jakin batera iritsitakoan berritzen dira. Hori dela-eta, dantzan osagai berriak sartu edota daudenak alda daitezke.

Guardiako gaita-jotzaileek inguruko musika tradizionalari buruz egindako ikerketa lan neketsuari esker, egun jakinetan oraindik egiten diren dantza batzuk egonda, oraindik goza gaitezke haien soinu limurtzaileez.

Gaita edo dultzaina haize-instrumentua da, mihi bikoitzekoa eta oboearen familiakoa. Arabako Errioxan garrantzi eta garapen handiena izan duen bertako instrumentutzat jotzen da. Mendeetan bertako udalerrietan egiten diren erlijio eta jai ekitaldi guztietan izan behar du bere tokia.

 

Kokapena

Guardia Gasteiztik 46 kilometrora dago BU-750 eta A-2124tik, 68,0 kilometrora AP-1 eta N-232arik edo, azkenik, 86,8 kilometrora AP-1 eta AP-68tik.

GUARDIAKO TURISMO BULEGOA

Calle Mayor, nº 52 -Casa Garcetas- Laguardia

 

 

 

945 600 845

 

 

turismo@laguardia-alava.com

GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA

Carretera Vitoria, nº 2, Laguardia

 

 

 

945 600 252

 

 

info@cuadrillariojaalavesa.com

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA

Calle Mayor, nº 68, Laguardia

 

 

945 600 710

 

 

info@rutadelvinoderiojaalavesa.com