Tuestako Jasokundeko Andra Maria

Tuestako Jasokundeko Andra Maria

Tuestako Jasokundeko Andra Maria

Erromanikotik gotikorako trantsizioan eraikitako eliza eder hau historia eta arte monumentutzat jo da.

Tuestako herri txikian dago Gaubeako katedral izenarekin ezagutzen dena. Jasokundeko Andra Mariaren ohorez egindako eliza polita da, XIII. mendekoa eta erromanikotik gotikorako trantsizioan eraikitakoa. Eliza horri elementuak gehitu zitzaizkion, esaterako, kaperak, dorrea, erretaula nagusia, etab.

Arkibolta edestuek osatzen dute Arabako portada aberatsena eta probintzian dagoen arte erromanikoaren adibiderik argienetako bat da. Zenbait aingeru eta gizaki, basapizti eta munstro, hegazti eta landare hainbat eszenatan garatzen eta irudikatzen dituen ornamentazioa duen obra ederra da. Portikoa 1795. urtekoa da, multzo nagusia baino askoz geroagokoa.

1932. urtean historia eta arte monumentutzat hartu zen. Ez dakigu noiz eraiki zen zehazki, adituen ustez, zatirik handiena XII. mendearen bigarren erdialdekoa eta XIII. mendearen lehen erdialdekoa bada ere.

Informazio Gehiago

Gaubeako Turismo Bulegoak antolatutako bisita gidatuek tamaina txikiko baina ikusgarria den ganga barne hartzen duen barrualdeari atea zabaltzen diote eta zutabeak euskarri dituen ertzen bidez indartzen da. Hala, bost alde eraiki ziren eta horietako bakoitzean leihate bana zabaltzen da.

Kokalekua

Santuario de la Encina

Gaubeako Turismo Bulegoa

Tuesta, Gaubea

 

945 353 040